Ostegun honetan, urriaren 3an, 13:00etatik 17:00etara, Literatur Jardunaldia egingo da Helsinkiko Unibertsitatean, katalanez, euskaraz, galegoz, espainieraz, finlandieraz eta ingelesez idazten duten idazleekin. Euskal ordezkari, Beatriz Chivitek eta Eider Rodriguezek hartuko dute parte. Ikus programazioa hemen. Etxepare Institutua antolatzaile.