Zabalik dago datorren asteko igandera arte, ekainaren 30era arte, Iñigo Egiluz Udal Aretoan (Agarretxu, 1 48288 Ispaster) 'Basques in Australia' erakusketa. Egile eta komisarioa, Esther Korta.
Joan den ostiralean ireki zen Ispasterren, bertako Udala, Eusko Jaurlaritza eta Euskal Australiar Alkartea lankide. Sarrera libre eta doan.