Urriaren 1ean, astelehenean, jarriko da abian "Basque Cultural Exchange New York" ekimena, Etxepare Insitutuak antolatuta. Helburua da euskal kultura eta hizkuntza mundu osoan ezagutzera ematea.
Egun horretan, 18:30ean, Gernikako Bonbardaketaren 75. urteurrena izendapean, mahai ingurua egingo da ingelesez The New York Unibertsitatean, KJCC. Standford Unibertsitateko Joan Ramon Resina eta Nevadako Unibertsitateko (Reno) Euskal Ikasketetarako Zentroko Joseba Zulaikak hartuko dute parte eztabaidan. Etxepare Euskal Insitutuko Mari Jose Olaziregi izango da moderatzailea.