Aberri Eguna eta Aste Santua direla eta, euskal gastronomia presente Lagun Onak euskal etxean. Oraingoan, bakailaoa eta arroza txibiekin prestatuko dituzte saltzeko. Anoak 2477 361317 zenbakira edo sare sozialetan eska daitezke. Ostiralean, apirilaren 18an, behar da pasa anoen bila, 12:00etatik 13:00etara (9 de julio, 835).