Martxoaren 22an, larunbata, Bruselako Euskal Etxeak bere Tortilla Lehiaketa ospetsua egingo du, honako kronogramarekin:
- 18:00etatik 19:00etara: tortillak aurkezteko epea
- 20:00etan: epaileen erabakia eta sariak
- Bukatzean, txosna gaua: kalimotxo, kubatak, musika....
Tortilla leihaketan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute mezu bat bidaliz bruselakoeuskaletxea@gmail.com helbidera. Parte-hartzaileak doan (tortilla bakoitzeko parte-hartzaile bat gehienez). Bazkideak: doan; bazkide ez direnak: 5 €. Gogoratu, elkartearen helbide berrian: Rue Émile Féron 153, 1060 Saint-Gilles.