Euskal Australiar Alkarteak antolaturik, larunbat honetan, urtarrilaren 1ean, "Australia Day" edo nolabait esatearren "Australiako Aberri Eguna" ospatuko du euskal-australiar komunitateak Gernikan, Zallo Barri jatetxean egingo duen bazkari eta elkarretaratzean. Berez urtarrilaren 26an egiten dute urtero han; hemen ospakizuna asteburura ekarri dute.