2024-08-29an eguneratua: Ekitaldia irailaren 15era atzeratu da eguraldi txarra aurreikusten delako
Irailaren 1ean, igandea, Buenos Aires Hiriko Gobernuak antolatzen duen Gizataldeen Jaialdian egingo da Maiatzeko Etorbidean 12etatik 18etara. Euskal Herriaren ordezkari, bertako Laurak Bat eta Euskaltzaleak euskal elkarteek hartuko dute parte.
Jaialdiko Bolivar Agertokian, Euskaltzaleak-eko dantza taldea arituko da, 15:55ean; Irigoyen Agertokian, berriz, Laurak Bat-eko dantzariak, 15:40ean.
Horrez gain, Euskaltzaleak-en standak Zirimiri zeramikak eta nikiak salduko ditu, eta Laurak Bat-enak euskal artisautzak. Informazio gehiago.