Limako Euskal Etxeak antolatutako Mercomus Txapelketak aurrera darrai asteburu honetan. Hau du agenda:
- Apirilaren 26an, larunbata, 9etan: Mus partidak; 12:30etan: ikuskizuna zaldiekin eta landa bazkaria Pachacamac leku arkeologikoan. 10:30etan aterako da ibilgailua hoteletik. 18etan, Mus Partidak. Behar izanez gero berdinketa hausteko partidak; 22etan, sari banaketa; Txapelketa bukaerako afaria Euskal Etxean.
- Apirilaren 27an, igandea, Aberri Eguna, zelaian. Muslari, delegatu eta laguntzaileak gonbidatuta daude ospakizunera.