Aurten ere Korrikarekin bat eginik, Korrika Txiki bat antolatu dute Tokyoko Euskal Etxeko kideek, Etxepare Euskal Institutuarekin lankide. Partaideak Yoyogi parkean elkartuko dira 15:30etan. Kilometro bat egin ostean, nahi duenak edariak eta merienda parteka ditzake parkean, giro ederra lagun..