20 urte betetzen ditu London Spanish Film Festival jaialdiak, eta aurten ere euskal zineaz gozatzeko aukera eskainiko du. Irailaren 18tik 25era egingo da Ciné Lumière aretoan. Gaur, "Euskal Leihoa" atalean proiektatuko diren filmak:
- ‘Arnasa Betean’ (´A Deep Breath, Women Filmmakers´), (2023), Rosa Zufia, Bertha Gaztelumendi, 18:20an, Ciné Lumière I aretoan. Jarraian, solasaldia zuzendariekin
- ‘Negu Hurbilak’ (2024), Negu Kolektiboa, Mikel Ibarguren, Ekain Albite, 20:30etan, Ciné Lumière I aretoan.