Quebéc-eko Euskaldunak elkarteak mutxikoak antolatu ditu, abuztuko astearteetan Montrealen. Hirugarren saioa da gaurkoa, abuztuaren 27koa, 18:30etan, Lafontaine parkean. Dantza, Euskal Herriko herrietako bestetan egiten den moduan eta ondoren "zintzur bustitzea", hori da proposamena.