Urtarrilaren 11an, osteguna, 19:00etan, hitzaldia emango du Madrilen "Memoriaren kontaketa Euskal Herrian" izenpean, Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Mendekide Departamentuko katedraduna den Antonio Riverak Euskal Etxeko Hitzaldi Aretoan. Euskal Etxean azken hilabeteotan eman izan den "Euskal Herriko Historia" hitzaldi sortako seigarren eta azkeneko emanaldia da.