Andoni Aguirre (pianoa eta eskusoinua) eta Lucien Alfonso (bibolin akustikoa & elektrikoa) aspaldiko adiskideak dira. Biak Pariseko eta Genevako Goimailako Musika Kontserbatorioetako ikasle dira. 2002 urtean elkar ezagutu zutenetik, eskaintzen dituzten kontzertuetan estilo ezberdinetan ari dira (klasikoa, munduko musika, inprobisatzea, etab.) Tradizioari gaurko teknika modernoen ekarpena gehitzen diote, askatasun handiz asmakizun eremuetan bidaiatuz. Elkarren arteko laguntasuna eredu, bi lagunok kontzertu eder, koloretsu eta bikaina eskaintzen dute.
Kontzertua Euskal Etxean izango da arratsaldeko 20:00etan hasita. Sarrera doakoa da.