6 musikariz osatutako ipar Euskal Herriko taldea da hau, pop, folk eta rock estiloak nahasten dituena. Anhauztarra sortzez, Euskal Herriko kantari aunitz bezala, 1993an Euskal Kantu Txapelketan parte hartu zuen Amaiak. Geroztik Euskal Herrian gaindi ibili da kantaldi desberdinetan. 2008an France Bleu, Luna Negra eta Agorila diskoetxeek antolatutako Tremplin lehiaketan lehen saria eramanik, bere musikarien laguntza handiarekin, folk, pop eta rock estiloak uztartuz beren lehen diskoa prestatu zuten. "Har Ezazu". Amaia eta bere taldea kontzertuz kontzertu dabil geroztik eta energia baikorrez beteriko musikarekin badatoz lehen aldikoz Bartzelonara.
Kontzertua Casa Elizalde-n izango da arrtsaldeko 20:00etan. Sarrera doakoa da.