20 urte bete dituen urtean Euskal festa antolatu du Saltoko Euskaldunen Taldea Euskal Etxeak, honako egitarauaz ostiral. larunbat eta igandez:
Ostirala, abenduaren 8a
- "Elkarrekin - Together" dokumentala erakutsiko da Euskal Etxearen egoitzan, Mercado 18 de Julion
-Pintxo dastaketa
-Musika zuzenean, bertako kantari eta musikariekin
Larunbata, abenduaren 9an
-Euskal Etxeen Nazioarteko Bilkura (Argentina, Brasil, Uruguai)
-Uruguaiko Euskal Etxe eta Elkarteen 21. Mendea Foroko laugarren bilkura
-Raul Iturria Igarzabalen 'Aporte Vasco al Uruguay' liburuaren aurkezpena
-Alberto Eguiluz historialari saltotarrak hitzaldia emango du Pascual Harriague Saltoko aitzindari hazpandarraz
-Gernikako Bonbardaketari buruzko erakusketaren irekiera, Gernikako Bakearen Museoa egile
-Hitzarmen sinadura: Saltoko Euskaldunen Taldeak eta Saltoko Gobernuaren artean, 'Espacio Vasco' delakoa eraikiko den lusaila EEaren esku utziz, monumentua Gernikari eta omenaldia bertan hil zirenei, Bakea eta Demokraziaren alde eta Faxismoaren kontra
-Ekitaldi gastronomikoa Harriague Kultura Gunean, soto zaharrean, Saltoko Euskaldunen Taldeko 'sukaldariak'eko kideen eta Haritz Aramburu sukaldari euskaldunaren eskutik
-Bertako sotoen ardoen dastaketa
Igandea, abenduaren 10a
-Aitzindarien Korrika Saltoko ibai.ertzetik (kostaneratik)