Larunbat honetan, ekainaren 22an, Montebellon —Los Angeles Handiko hiri honek lotura handia dauka Kalifornia eta Mendebalde osoko euskal apezen eta euskal komunitatearen historiarekin—, Aita Aloysius Ellacuria (Igorre, Bizkaia, 1905 - Los Angeles, Kalifornia, 1981) izan zena omentzeko ekitaldia, haren urtebetetzearekin bat, 1905eko ekainaren 21ean jaio baitzen. Kalifornia Hegoaldeko euskal komunitatearen laguntzaile izan zen, komunitate osoari begira egindako ekarpenagarik ezaguna bada ere. 2015ean beato egiteko kausa hasi zuten bere alde. Ikus hemen bere biografia, ezaugarri zuen euskaltasuna espres aipatuz.
Afaria eta zuzeneko musika, 17:00etatik aurrera. Alexander Zhu.pianista ospetsuak joko du.
Erosi sarrerak esteka honetan. Ekitaldiarekin bat egin du Southern California Basque Club euskal etxeak.
Elkarretaratzea, Aloysus Ellacurian Beato egiteko Kausaren hasieran, Los Angeleseko Katedralean (Rafael Moneo da eraikin eder honen sinatzailea, barruan, sarreran, Ezcarayko Aldarea gisa ezaguna den eta Errioxatik eramandako aldare famatua duela (bideoan ikusten dira)