Ostegun honetan, apirilaren 25ean, 19:00etan, Durangoko Arte eta Historia Museoan "Euskara sukaldatzen" Amaia Hormaetxea eta Endika Basagurenen ikus-entzunezko lana proiektatuko da. Film honek Castillo Suarezen Alaska liburuko testuak aurkezten ditu eta Aitor Garate euskal sukaldariak egindako plater bat du ardatz. Ekitaldian, Castillo Suarezek eta Argi Arte ikastetxeko ikasleek parte hartuko dute, azken hauek ilustrazioak erakusten. Ekitaldiari buruzko informazio gehiago hemen.