Aberri Eguna eta Eusko Etxearen 74. urtebetetzea elkarrekin ospatuko ditu martxoaren 31ean, igandea, Caracaseko euskal komunitateak. Hona programa El Paraísoko egoitzan:
• Aurreskua eta banderak mastaratzea
• Koldo Zugadiren omenezko pilota partida
• Aukera anitzeko bazkaria Clever Ramirezen eskutik. Ikusi menua hemen.
• USD 5eko txartela duen zozketa. Sariak: bi lagunentzako Margarita uharterako bidaia; bazkaria, bi lagunentzat, Casa Pakean, Galipanen; afaria, El Banco jatetxean, Las Mercedesen. Txartelak egun berean salduko dira. Irabazleek bertan egon behar dute.