Zorionak! Necocheako Euzko Etxea 80 urte ari da betetzen asteartean, apirilaren 15ean (1945 - 2025) eta jai-programa batez ospatuko du maiatzaren 3a iritsi arte, orduan Afari, dantzaldi eta urtebetetze-ekitaldi bat egingo baitu elkartearen egoitzan, hirurehun bat pertsona partaide.
Apirilaren 20an Aberri Eguna ospatuko du, lore eskaintza eginez Dardo Rocha Plazako Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean. Aurretik meza emango dute Carmengo Amaren parrokian, Euzko Etxeko eta euskal gizataldeko kideak eta banderariak partaide ikurriña eta bandera argentinarrarekin,
Apirilaren 24a, osteguna, Gernikako Bonbardaketari eskainiko zaio, gertatu zena oroitu, hildakoak gogoan, argazki eta irudiak erakutsiz, Euzko Etxeko aretoan.
Maiatzaren 3an, aipatutako afari eta festa ekitaldia izango da, gaua dantzan bukatzeko.
(egun bakoitza eta xehetasunak gure agendan joango dira agertzen)