Bakersfield-en instituzio bat den Wool Growers euskal ostatuak 70 urte beteko ditu agorrilaren 2an, ostirala. Hainbat jende bilduko dira ospatzera, zorionak esatera eta afaria, mokadu bat, traguak hain segur, eta Amerikanuak euskal-amerikar bandaren musika lagun jatetxearen kanpoaldean dantzatuz parte hartzera. Oroitzeko moduko gaua izango da!
Hona Jean Flesher NABOko lehendakariak esandakoa —hitzez hitz euskaraz— bertaratzera gonbidatu ondoren, badaezpada, jende asko bilduko baita: Afarian leku gehiagorik ez badago, ez etsi! Tabernan janaria eta edaria dago eskuragarri eta, noski, musika guztientzako! Ospa dezagun Maitia/Etchebarne familiaren ondare harrigarria eta lagundu dezagun hau egiten Mayie eta J.B.k Bakersfield-eko euskal komunitatearekiko izan zuten maitasun eta debozio guztia gogoratuz! Ostiral arratsaldean, abuztuak 2, ez galdu!