Otsailaren 1ean, 49. Urteroko Euskal Txorizo Lehiaketa eta Elkarretaratzea, egun osoan Sutter Youth Hall-en (7780 Butte House Road) Sutter, Kalifornian. Antolatzaile Yuba Sutter Basque Community, euskal emigrazio historikoa eta euskal ostatuak izan zituen Yuba City-Sutter-Marysville alde honetan.
Ateak 10etan zabalduko dira. Lehiaketa 12etan hasiko eta ondoren bazkaria jendeak ekarritako eta elkarrekin banatuko diren platerekin. Ekarri gogokoen dituzun edariak. Bertarako sarrera doan da, eta eskertzen dira atean borondatezko ekarpenak ekitaldiak dakartzan gastuak (lokala errentatzea, aseguruak, eta abar) berdintzeko.