Euskal Herriko Dantzari Eguna ospatuko da asteburu honetan Karrantzan. Ekitaldiak Euskal Herri osoko eta bideoekin parte hartuko duten Diasporako dantza taldeak bilduko ditu.
Urriaren 4an sarrera izan eta larunbatean, urriaren 5ean izango du egun nagusia.
Diasporatik partaide:
— Txileko Santiagoko Eusko Lagunak (Txileko Euskal Gizataldea Euskal Etxea)
— Uruguaiko Montevideoko Eusko Indarra (Haize Hegoa Euskal Etxea)
— Saint Pierre eta Mikeluneko Orok Bat (Frantzia)
— Argentinako Buenos Airesko Oihankide Taldea (CABA).
Informazio gehiago eta partaidetza-agenda ikusi nahi izanez gero, kontsultatu esteka hau.