Abenduaren 7an, larunbata, Euskaraldia & Eguberriko bazkaria egingo ditu Londresko Euskal Etxeak.
"Urtero bezala, urteari agur esateko eta Euskaraldia ospatzeko aukera paregabea izango dugu Londresko Euskal Elkartearekin abenduaren 7an. Gabonetako bazkari atsegina antolatuko dugu Goodinge Community Centerren, eta zurekin ere kontatuko dugulakoan gaude!"
Menua: hasierakoak
Plater nagusia: Oilasko errea
Eta postrea
"Hau guztia, edariez gain, soilik £25tan (£20 aldez aurretik erreserbatuz gero)! Baina azkar ibili, lekuak mugatuak baitira. Ziurtatu zure tokia abenduaren 4a baino lehen erreserbatuz".