Ostiral honetan, otsailaren 10a, Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak antolaturiko Jaialdia hasiko da. Arratsaldeko 7.30etan, Valentina Cartasegnak 2022ko Gaztemundu esperientzian bizi izandakoari buruzko hitzaldia emango du. Ondoren, 20:15etan, Arantxa Anitua FEVAko presidenteak "Aniztasuna eta Euskal Etxeetan parte hartzeko modu berriak" hitzaldia emango du.
Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxea
-Facebook: https://www.facebook.com/centrovascodenakbat
-Instagram: https://instagram.com/denakbatmdp/
-Twitter: @denakbatmdp