euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Utahko Jean Flesher musikari ezagunak eta Monique emazteak neskatoa ukan dute, Dominika Jacqueline

04/01/2006

Dominika Jacqueline Flesher
Dominika Jacqueline Flesher

PUBLICIDAD

Dominika Jacqueline da Utah-ko (AEB) Monique eta Jean Flesher senaz-emazte ezagunen alaba sortu berriaren izena. Neskatoa abenduaren 27an jaio zen eta jaiotza bi orduko kontua izan zen, 'fite joan zen', bere amak euskalkultura.com-i adierazi dionez. Ama-alaba, eta familia osatzen duten Jean aita eta Jean-Jules anaia, etxean eta ongi dira dagoeneko, egoera berrira egokitzen. 'Guztiok ongi eta kontent gaude', azaldu digu Jean Flesher aitak ere, musikaria eta euskaltzale handia bera, Estatu Batuetako euskaldun ezagunenetako bat denak.

Salt Lake City, Utah, AEB. Neskato polita izan da 2005 urtearen hondarreko egunetan Jean eta Monique (Heguilustoy) Flesher senaz-emazteek ukan duten haurra. Jean-Jules anaiak ere ongi etorri ederra eman dio, eta arrebari so eta beha ari da egun osoan, anaia zaharrenaren lana ongi betez, Fleshertarren etxetik adierazi dutenez.
 

 

Erditzea azkar joan zen eta amak berak euskalkultura.com-i aitortu dionez, pentsatu baino fiteago, bi orduren buruan munduratua baitzen umea; oso azkar, aurreko kasuan, anaia Jean-Julesenean, hogeita bi orduko lanak ekarri baitzituen munduratzeak. Guztiak etxeratuak dira dagoeneko. [Ezkerreko argazkian, Monique, haurra ukan eta ordu batzuetara, Dominika ttipia besoetan duela]

Gaueko 11:03etan jaio zen, 2961 gramoko pisuz

Haur jaio berriari Dominika Jacqueline ezarri diote izena, bi izenon kasuan familiako zenbait jenderen ohoretan, tradizioei segida emanez, beraz. Dominika abenduaren 27an, gaueko 11.03etan jaio zen. Bere pisua, 2961 gramo eta luzera 46 zentimetro.
 

 

Bozkario ederra ekarri du etxera Dominikak, segur ere, tartean, aitona edo aitatxi Jules Heguilustoy-ri, hura Kaliforniako ospitale batean baita, sendabiderik gabeko eritasuna duela. Egoera zinez txar horri irriñoa eta kuraia indar berriak ekarriko dizkio Dominika ttipiaren sortzeak. Aste pare baten buruan egingo diote bisita Utah-tik bere alaba Monique eta alabatxiak, lehenengo alabatxia baitu aitatxi Julesek. [Eskuineko argazkian, Jean aita Jean-Jules anaiari kontseiluren bat edo haurño sortu berriari buruzko azalpenen bat ematen, Dominika ttipia lo dela]

Euskalkultura.com-etik zorionak guraso, anaia, aitatxi-amatxi eta gainerako ahaide eta lagunei.

Lotura gehigarriak

Akordeonaren Besta Kalifornian (2004), Jean Flesher partaide
2006-01-04an euskalkultura.com-en argitara emana



« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia