Berria hedatzen doan heinean, tristezia puntu batek zipristindu du Hego Kaliforniako euskal komunitatearen Eguberria. Gazterik AEBetara emigraturik, Chino herria bere bizileku eta seme-alaben sorterri ezarria zuen Remy Goyenetche ainhoarra auto istripuz hil da astelehen honetan, familia eta ingurukoak zinez kolpatuz. 58 urte zeuzkan Renek, eta pertsona arras ezagutua zen bere anaia Albert --egun Bakersfielden bizi dena-- eta emazte eta bi seme-alabekin batera, guztiak Hego Kaliforniako Chino eta Bakersfieldeko Euskal Etxeetako kide eta partaideak. Joan den asteburuan Chinoko Eguberriko euskal ekintzetan parte hartua zen Rene Goyenetche. Ofizialki oraino adierazi ez bada ere, heldu den igandekoak bertan behera utziko dira seguruenik.
Istripuaren xehetasunak argitzeke dira oraino, baina gorputza altxa zuen Hego Kaliforniako San Bernardino Konderriko epailearen txostenak dioenez ezbeharra Remy Goyenetche gidatzen ari zen kamioiak eta kamioiska (pikapa) batek elkar jo zutenean gertatu zen, Chino herri bertako Mountain eta Schaefer hiribideen gurutzean. Goynetche unean berean hilik gertatu zen, beste gidaria, 16 urteko mutiko bat, zauri ez-larriekin ospitalera eraman zutelarik, euskalkultura.com-ek jakin ahal izan duenez.
Ez da adierazi oraino elizkizunak eta bere arimaren aldeko ekitaldiak noiz eginen diren. Emazte Cathy --Kalifornian sortu euskalduna, Bachoc ezkondu aitzineko deituraz-- eta bi seme-alaba utzi ditu, alaba duela urtebete Iturriria familia baztandar-kaliforniarreko seme batekin ezkondua eta San Diegon bizi dena, eta semea, berriz Bakersfielden. Bakersfielden bizi ditu baita ere Albert anaia eta haren familia, azken hauek lehenik Chinoko Euskal Etxeko kide eta, Bakersfield-era letxeria aldatu zutelarik, bertako Euskal Etxeko partaide. Rene bera, Chinoko klika-ko partzuer zen, taldea sortu zenetik. Goian bego.
-Hemen bere heriotz-oharra
Esteka gehigarriak
Chinoko 'Noka' taldearen bigarren CDa, plazan (erd.)
2005-10-03an euskalkultura.com-en argitara emana
'Iparreko Ibarra', Euskal Etxe berri bat Ipar Kalifornian (erd.)
2005-09-02an euskalkultura.com-en argitara emana
Plazan da Chinoko Pedro-Juan Etxamendiren bertso bilduma
2004-07-19an euskalkultura.com-ek argitara emaniko berria
Euskal amerikarrak eta euskal musika tristerik
2002-11-02an euskalkultura.com-en argitara emana