euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Udalbiltzarena auzi politikoa dela azaldu eta artxibatzeko eskatu du defentsak; Euskal Herrian apartheid egoera ezartzeko erakunde nazionalaren kontra aritu zirela salatu du (Gara-n)

24/04/2005

PUBLICIDAD

Bilbo, Bizkaia. Bi urte dira Udalbiltzaren aurkako sarekada egin zutenetik. 15 lagun giltzapetu zituzten eta, orotara, 21 dira auzipetuak. Erakunde nazionalaren aurkako auzia PPk eta PSOEk ezker abertzalea erakundeetatik kanpo uzteko akordioaren ondorioa dela azaldu zuen Jone Goirizelaia defentsaren abokatuak. Auziak ez duela «ez hanka eta ez bururik» salatu eta artxibatzeko eskatu zuen. «Udalbiltzaren jarduera politikoa epaitu nahi dute», esan zuen.

Udalbiltzaren auzia «guztiz politikoa» dela ziurtatu zuen, atzo, Jone Goirizelaia defentsaren abokatuak guztien izenean, eta, horren ondorioz, prozedura artxibatzeko eskatu zuen. «Hemen erakunde nazionalaren jarduera politikoa epaitu nahi dute», salatu zuen.

Udalbiltzaren aurkarko eraso judiziala izan zenetik bi urte beteko dira hilaren 29an, eta prozeduraren inguruko berriak emateko, prentsaurrekoa egin zuten Bilbon. Abokatuarekin batera, hainbat auzipetu izan ziren; Maribi Ugarteburu, besteak beste.

Sumario hori, bereiz egon arren, 18/98ren barruan dagoela argi utzi nahi izan zuen Goirizelaiak. Horren arrazoia PPk eta PSOEk «ezker abertzalea erakundeetatik kanpo uzteko» sinatutako akordioa dela adierazi zuen defentsaren abokatuak. Gogorarazi zuenez, helburu horrekin Batasuna legez kanpo uztea erabaki zuten alderdi biek, baina «beste erakunde eta hautetsiak ere baliogabetu behar» zituztela nabarmendu zuen.

Alde horretatik, Udalbiltzaren kontrako polizia operazioa hauteskunde kanpainan egin zutela aipatu zuen Goirizelaiak. «Batasuna ilegalizatuta zegoela, AuB eta plataformak sortu ziren instituzioetan aukera guztiak presente egoteko. Orduan, horiek ere ilegalizatzeko erabaki juridiko bat behar zen. Hura Udalbiltzaren aurka eginda lortu zuten eta ostean harekin lotu zuten Euskal Herrian apartheid egoera ezarri ahal izateko», azaldu zuen.

«Hedabideen operazioa»

Hortxe sartu zuen defentsaren abokatuak erakunde nazionalaren kontrako auzia: «Lehenengo autoan erabili zituzten argudioek islatzen dute». Erabaki hori indartzeko polizia operazioa hedabideen operazio bihurtu zela gaineratu zuen Goirizelaiak. Izan ere, polizia operazioaren ostean alkate batzuk zitatu zituzten eta Auzitegi Nazionalera joan zirela adierazi zuen.

«Batzuk giltzapetu zituzten baina beste batzuk ez. Autoak ez zuen ez hanka eta ez bururik, eta horrek argi uzten digu erabakia ez zela juridikoa politikoa baizik. Memento hartan garrantzitsuena Udalbiltzaren presidente Loren Arkotxa kartzelan sartzea baitzen», adierazi zuen abokatuak.

Udalbiltzako sumarioak ia 80 liburuki ditu. Alabaina, bertan inputatukoek «delitua egin dutela esateko inolako frogarik ez» dagoela ziurtatu zuen Goirizelaiak. Gainera, joan den irailean atera zen prozesatzeko autoan «hauteskundeekin lotura zuen guztia desagerrarazi eta Udalbiltzaren jarduerarekin lotura duena bakarrik utzi» dutela azaldu zuen. «Besteak beste, talde euskaltzaleekin zituen harremanak, bestelako erakundeekiko harremanak edota ‘Zuberoa Garatzen’ proiektua», zehaztu zuen abokatuak.

Arbuluren estradizioa

Ibon Arbuluren egoera gogor salatu zuen Goirizelaiak. Lehenengo autoan bere izena agertzen bazen ere, prozesamendukoan ez zegoela azaldu zuen. Hala ere, Estatu frantsesean atxilotu eta gero Baltasar Garzón epaileak «Arbuluren kontra inolako probarik izan gabe» autoan sartu zuela eta Parisko Gobernua euroagindua betetzeko hartaz baliatu dela nabarmendu zuen. Izan ere, Ibon Arbulu laster estraditatuko dutela ziurtatu zuen.

Prozesu judizialari dagokionez, errekurtsoa aurkeztuko dutela adierazi zuen Goirizelaiak, horretarako Arbuluri akusatuta dagoela jakinarazi arte itxaron behar badute ere.

Auzitegi Nazionaleko epaitegi berean aurkeztu behar dute errekurtsoa, eta horrexegatik, berretsiko dutela uste du. Orduan, gora jo beharko dutela azaldu zuen abokatuak.


UGARTEBURU LLAMA A ACUDIR EL PROXIMO SABADO A IRUN

M.M./Bilbao. El próximo sábado, a las 11.00, Udalbiltza celebrará un acto en la Feria de Muestras de Irun. Maribi Ugarteburu llamó a la sociedad vasca a acudir a Ficoba «para reivindicar que la aportación de Udalbiltza es necesaria para Euskal Herria».

En la rueda de prensa ofrecida en Bilbo, Ugarteburu compareció junto a Lander Etxebarria, Joseba Garmendia, Xabier Alegria y Miren Josu Aranburu, entre otros, para incidir en que la institución nacional «sigue activa».

«El Estado no conseguirá hacer desaparecer ni los objetivos ni los proyectos de Udalbiltza», aseguró. En nombre de todos los imputados en el sumario, Ugarteburu expresó «nuestro compromiso de seguir trabajando para que siga adelante», porque «Euskal Herria necesita a Udalbiltza y Udalbiltza nos necesita», afirmó.

Ugarteburu hizo referencia al «nuevo escenario político que vive Euskal Herria» para subrayar la aportación hecha por la institución nacional.

Legitimidad

«Muchos de los instrumentos que están ahora sobre la mesa fueron impulsados por Udalbiltza», resaltó. Entre otros, citó la Carta de los Derechos de Euskal Herria, el EHNA, el Foro de Debate Nacional y el proyecto «Zuberoa Garatzen».

Asimismo, Ugarteburu recordó que el ataque contra Udalbiltza tuvo lugar durante el Gobierno del PP y, tras indicar que «los tiempos han cambiado», emplazó al actual Ejecutivo español del PSOE a «poner fin a estos ataques sin sentido».

(2005-04-24an Gara-n argitara emana)


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia