Udalbiltzak --ezker abertzalearen inguruan antolatutakoak-- leku berezia eskaini nahi izan dio euskal diasporari ostiralean hasi eta joan den iganderarte egin duen Herrien Eskubideen Aldeko Nazioarteko Konferentzian. Egitarau nagusian sartutako hitzaldi eta mahai-inguruez gain, tailer berezia egin zen larunbatean Donostiako Kursaaleko areto batean diasporari buruz.