euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa, Euskal Herritik urrun izanik ere, Korrikaren izpiritua bihotzetan taupadaka ari denean

03/05/2005

Riquelme familia euskal txiletarra: Aitor semea, Jeanette ama, Raimundo aita eta Raimundo semea
Riquelme familia euskal txiletarra: Aitor semea, Jeanette ama, Raimundo aita eta Raimundo semea

PUBLICIDAD

Euskal Herrian Korrikaren oihartzuna aspaldi amaitua zenean ekin zioten Txileko Santiagon bertako Korrikari, diotenez toki bakoitzean bertako ezaugarri eta egokierei erreparatuz egin behar omen dira-eta gauzak. Iraia Saenz de Biteri, Santiagoko Euskal Etxean eta Txileko hiriburuko zein Valparaisoko zenbait Unibertsitatetan euskara eta euskal kultura eskolak ematen diharduen basauritarrak hartu zituen Korrika txiletarra antolatzeko lanik gehienak, Eusko Jaurlaritzaren Txileko Ordezkaritzaren eta Santiagoko Eusko Etxearekin sostenguarekin. Bai, halaxe izan zen Txilen.
Eta egin egin zen Korrika txiletarra, arrakastaz gainera, ehundik gora korrikalari lortu eta partaideak oraindik batzuk gehiago erdietsi baitzituen. Euskalkultura.com buletin honetan ere eman genuen korrikalari txiletarrek eta euren lagunek 'Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa' eta 'Ika, ika, ika hemen dator Korrika' oihuak Santiagoko kaleetan jaurti zituzten momentuen berri. Oraingo honetan ez diogu ezer berririk erantsiko orain egun batzuk egin genuen kronikari. Nahi duenak, lasai asko errepasa dezake, hemen, erdara batu peto-petoan.

Lerro hauek aitzeki bat baino ez dira izan, gorago agertzen den argazki hori argitara emateko. Santiagon euskaltasuna modu berezian bizi duen familia batek bidalia da, orain pare bat belaunaldiko jatorria Tolosa ondoko Ibarra herrian daukan Riquelme-Zubelzu familiak.

Betidanik euskal gauzetan ari den Raimundo Riquelme Zubelzuren familia agertzen da goiko erretratu edo portreta honetan: Aitor semea, Jeanette ama, Raimundo aita eta Raimundo semea. Ilusio eta indar osoz hartu zuten eurak parte Txileko Korrikan. Horren adierazle baino ez da argazki hau, ilusio eta kemen euskal txiletar batzuen adierazle. Mila esker Riquelmetarrei argazkia bidali eta euren ahalegin eta poza gurekin konpartitzeagatik. Mila esker Iraia antolatzaileari ere, Korrika aritzeko aukera emateagatik.


Lotura gehigarriak

'Éxito de la Korrika chilena, que recorrió por vez primera las calles...'
Euskalkultura.com-en apirilaren 29an argitara emana

'La Korrika se estrena hoy en las calles de Santiago...'
Euskalkultura.com-en apirilaren 24an argitara emana

'La Korrika llegará por primera vez a Santiago de Chile...'
Euskalkultura.com-en martxoaren 23an argitara emana


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia