euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Tinko Euskara Elkarteak jaso du aurtengo Abbadia saria

02/12/2004

PUBLICIDAD

Fernando Tapia Gizarte eta Erakunde Harremanetarako diputatua eta Xabier Huitzi Foru Aldundiko Euskararen Normalkuntzarako zuzendari nagusia aritu ziren, zinea gisa normalduan euskaraz eta areto komertzialetan ikusteko aukera ematearren elkarte sarituak eginiko lan eskerga aipatuz. Tinkoren soslaia eta aurkezpena Inaxio Oliveri Hezkuntza sailburu ohi eta egun Mondragon Unibertsitateko errektorea denaren eskutik etorri zen.

Donostia-San Sebastián. Marian Galarraga berak, berriz, saria foru diputatuaren eskutik eskuratu ostean, talde-lana aipatu zuen eta berarekin batera Tinkoren ahalegina hamar urteotan gauzatu ahal izan zedin lan egindakoak aipatu nahi izan zituen bere hitzetan.

Ekitaldiak zinema eta ikusentzunezko alorreko hainbat izen ezagun bildu arazi zituen, baita euskara alorrekoak ere. Euren artean zeuden Iñaki Beraetxe, Klara Badiola, Joxe Felipe Auzmendi, Xabier Mendiguren Bereziartu, Mari Karmen Garmendia, Olariaga, Martin Ibarbia, Txema Auzmendi, Aitzpea Leizaola, Txaro Arteaga, Martxelo Otamendi, Eneko Olasagasti, Odile Kruzeta, Iñaki Irazabalbeitia eta Karolina Saenz de Bikuña, besteak beste.





« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia