euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

'Soziolinguistikaz' berripaper elektronikoak, arlo horretako ekimen eta argitalpenen berri emango du, bi hilabetero

15/02/2005

Soziolinguistikaz berripapera Word formatoan ere hartu daiteke
Soziolinguistikaz berripapera Word formatoan ere hartu daiteke

PUBLICIDAD

Soziolinguistika Klusterrak 'Soziolinguistikaz' berripaper elektronikoa sortu berri du arlo honetako jardunaldi, argitalpen, eta ekimenen inguruko informazioa jakitera emateko. Buletin elektronikoa bi hilabetero argitaratuko dute. Lehenengo alea sarean da jada. Bertan, datozen hilabeotan euskararen inguruan egingo diren jardunaldien berri emateaz gain ikerketak, tesiak, beka deialdiak eta hainbat argitalpen ere badakarzkigu.
'Soziolinguistikaz' buletinak Euskal Soziolinguistika Institutua Sortzenek argitaratzen zuen 'Seiberri' berripaperaren lekukoa hartzen du. Izenburu berripean publikatutako lehenengo aleak datozen hilabetetan egingo diren hainbat ekitaldiei buruzko informazioa ematen du, hala nola otsail-apirilean emango den Linguanet, lan munduko euskara planen inguruko ikastaroa, edo martxoaren16tik 17ra Oñatin ospatuko diren 'Kontsumitzaileen legea eta merkataritzako euskara'ren inguruko jardunaldiak. Horrezaz gain Euskal Herriko hainbat udaletxe eta elkartek bultzaturiko euskararen aldeko ekimen eta kanpainen berri ere badakarkigu.

Euskarari buruzko tesi eta ikerketei dagokienez 'Euskara, comunidad e identidad: elementos de transmisión, elementos de transgresión', Jone Miren Hernandez Garciaren tesia aipatzen da. Lan honek azken 40 urtetan euskararen bilakaerari loturiko hainbat alderdi lantzen ditu (generoarena, esate baterako), komunitate zehatz batek izandako garapena abiapuntutzat hartuz.

Argitalpenen arloan hiru lanen berri ematen du: 'Hizkuntza eskubideak Euskal Herrian. Zer eskubidez ari garen eta zertan diren', Paula Kasaresek idatzia; Sakanako Mankomunitateak argitara eman duen 'Hezkuntza Gida etorkinentzat' eta Makina Erreminta arloko lehen hiztegia den 'Kondia hiztegia', izen bereko Elgoibarko enpresak interneten jarri duena. Hiztegi honek Makina Erreminta arloko hitzak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta alemanez jasotzen ditu.

'Soziolinguistikaz' berripaper elektronikoa bi hilabetero jaso nahi duenak Euskadiko Soziolinguistika Institutua sortzen webgunera jo dezake.


Esteka interesgarriak

Soziolinguistika Klusterrari buruz
www.sortu.org


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia