euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Sarean hiru hilabete egin dituen Radiokultura.com irrati birtualak otsail osorako programazio berria aurkeztu du

14/02/2006

Radiokultura.com irratiaren logoa. Irratiak euskaraz eta frantsesez sareratzen ditu bere edukiak
Radiokultura.com irratiaren logoa. Irratiak euskaraz eta frantsesez sareratzen ditu bere edukiak

PUBLICIDAD

Joan den azaroaren bukaeran jaio zen interneteko euskal mundura Radiokultura.com irratia eta proiektuaren arduradunak pozik agertu dira lortutako harrera eta erabiltzaile kopuruarekin. Beraien proiektua hedatu eta ahalik eta entzule gehiagorengana heltzeko asmoz, hilabete honetako programazio are osatuagoaren berri eman dute, euskal musika etenik gabe entzun eta kultura eta gizarte arloko hainbat gaien inguruko berri eta testigantzak ezagutzeko gonbitea luzatuz.
Hiru hilabeteotan euskal entzulegoan bere tartea baduela erakutsi du Radiokultura.com irratiak, bere arduradunek adierazi dutenez. Estatistikak emateko goiz dela badiote ere, erabiltzaile fidelak bildu omen ditu irratiak eta sustengatzaileen kopurua gora doa 'emeki emeki'. Prest agertu dira gainera erabiltzaileen ekarpenak eta musika edo emankizunen edukiari buruzko iritziak jasotzeko.

Horrezaz gain irratiak 'Zure Irratia asmatu' tartean hilabete honetan agertzen ari diren gaien berri eman du, oroitaraziz aitzineko hilabeteko emankizunak artxibatuak eta beti entzungai daudela, frantsesez eta euskaraz. Esaterako, Kultura & Artea arloan, 'Berri Txarrak, BKBO et Plateau Coriace à l’Atabal', 'Soziedad Alkoholika eta BKBO à l’Atabal', 'Ataba: gaurko musikaren eszenatoki berria Miarritzen' (euskaraz eta frantsesez), 'Le film du mois: Bubba Ho-Tep', 'Avis de recherche' eta 'Ezpeleta: Feria baten istorioa' izango dira aukeragarri.

Norberak egiteko hautu zabala

Historia tartean 'Nik ez nuen Algeriarat joan nahi' testigantzaren 4. partea; Kirola atalean 'Nire ametsa: Errealan jokatzea!' (euskaraz eta frantsesez). Gizartea & Elkarteen Mundua arloan, 'Le lesbian et Gay Pride, plus qu’une simple journée… ' eta 'Vivre sa différence sexuelle au Pays Basque' gaiak landuko dituzte. Ekonomia eta Lan Munduari dagokionez 'Jeune et Julie!' eta 'Jo zak, jo zak mailua…' daude entzungai.

Politikan 'Dossier Evolution du capitalisme en France par Gérard Filoche' (6. partea), 'Evo Morales, moralez beterik…' eta 'Compañeras y compañeros bolivianos!' tarteak eskainiko dituzte, eta pertsonaien arloan 'Pundu amankomuna? Sagardoa…' (euskaraz eta frantsesez), 'Galdera bat irabazle batentzat!' (euskaraz eta frantsesez), 'So Irish!' eta 'Naiara, zer egiten duzu Baionan?'. Bukatzeko, Denetarik atalak 'Zen!', 'Dépistage du SIDA: rapide, anonyme et gratuit!', 'Euskal Herriko herri… euskaldunena?', eta otsaileko '8 Herrialdeak Zuzenean' emankizuna bilduko ditu Radiokultura.com-ek.


Lotura interesgarriak

Música euskaldun ininterrumpida y cultura a la carta desde internet
Euskalkultura.com-en argitaratua, 2005eko azaroaren 26ean


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia