euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Renoko lehen Jaialdi Nazionalaz saioa egiteko eman da Jaka beketako bat

19/04/2003

Pete Echeverria izan zen 1959ko antolatzaileetako bat (Joseba Etxarri argazkia)
Pete Echeverria izan zen 1959ko antolatzaileetako bat (Joseba Etxarri argazkia)

PUBLICIDAD

Mielanjel Elustondo azpeitiarrak eskuratu du aurtengo saio arloko Joseba Jaka beketako bat, hain zuzen ere Renoko (Nevada) 1959ko lehenengo euskal jaialdi handiari buruzko lana...

1959. urtean Nevadako Reno-Sparksen egin eta AEBetako euskalgintzan aro berri bat zabaldu zuen lehenengo Euskal Jaialdi Nazionalari buruzko saioa idatziko du Mielanjel Elustondo idazle azpeitiarrak, izan ere zeregin horretarako dirulaguntza eman berria baitio Euskalgintza Elkarlanean Fundazioak, saio arloko aurtengo Joseba Jaka Beketako baten bidez.<br><br>

++Urte hartan gertatu zen++ da Elustondik bekarako aurkeztu eta epaimahaikoen onespena hartu duen proiektuaren izenburua. Idazlearen esanetan, Ameriketako euskaldunen historia ezezik, heien bizimodua eta istorioak kontatuko ditu osatu behar duen literatur saioan, Egunero egunkariari aitortu dionez.<br><br>

Konturatu naiz 1959an egin zela Renon lehen euskal jaialdi handia, eta nire ustez hor kanbiatzen da Ameriketako euskaldunaren izatea edo izateko modua, adierazi dio euskarazko egunkariari. Bere lana osatu ahal izateko, Nevada inguruan zein Euskal Herrian bertan han-hemenka ibili eta 1959ko jaialdi hartan parte hartu eta lekuko izan zirenetako batzuekin mintzatzeko aukera izan du idazle azpeitiarrak. Emaitzak, kronikatik, hemerotekatik eta ahozkotasunetik asko izango omen du. Ohi bezala, Ipar Ameriketako euskaldunen euskalki eta euskal moldeen aberastasunak ere isla polita bilduko du Elustondoren lanean.



« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia