euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Patxi Ondarra euskaltzain osoa zendu da

03/08/2005

PUBLICIDAD

Patxi Ondarra euskaltzain oso eta irakasle bakaikuarra larunbatean hil zen Iruñeko kaputxinoen komentuan, laurogei urterekin. Nafarroako euskarari eta aztarna arkeologikoei buruzko hamaika liburu argitaratu ditu Ondarrak eta gaur egun Gramatika Batzordeko kide eta Onomastika Batzordeko aholkulari zen. Haren aldeko hileta elizkizunak gaur eguerdian izan dira kaputxinoen komentuan bertan.

Patxi Ondarra euskaltzain oso eta irakasle bakaikuarra larunbatean hil zen Iruñeko kaputxinoen komentuan, laurogei urterekin. Nafarroako euskarari eta aztarna arkeologikoei buruzko hamaika liburu argitaratu ditu Ondarrak eta gaur egun Gramatika Batzordeko kide eta Onomastika Batzordeko aholkulari zen. Haren aldeko hileta elizkizunak gaur eguerdian izan dira kaputxinoen komentuan bertan. ("Diario de Navarra") ("Deia") ("El País")
Berria

Fallece el miembro de Euskaltzaindia Patxi Ondarra
Su labor contribuyó a mantener viva la lengua vasca en Navarra "a pesar de numerosas dificultades", según el presidente de esa institución, Andres Urrutia. El funeral en su memoria se celebrará hoy en la Iglesia de los Capuchinos de Pamplona/Iruña.
El académico de número de Euskaltzaindia Patxi Ondarra falleció ayer, 30 de julio, a los 80 años de edad. Su fallecimiento pone fin a una larga vida dedicada a la enseñanza y el trabajo en el terreno de la lingüística, especialmente dedicada al dialecto navarro. El funeral en su memoria se celebrará el lunes, 1 de agosto, en la Iglesia de los Capuchinos de Pamplona/Iruña.

Según ha manifestado Andres Urrutia, presidente de Euskaltzaindia, "con el fallecimiento de Francisco Ondarra, el euskera pierde un protagonista y un testigo de toda una generación que supo, a pesar de numerosas dificultades, mantener viva la llama de la lengua vasca en Navarra".

Urrutia ha señalado que "seguía así la estela de otros preclaros miembros de su orden, como Damaso de Intza, Polikarpo de Iraizotz o Jorge de Riezu, los dos primeros miembros de número de esta academia y miembro de honor el tercero. Su trabajo queda entre nosotros, como señal de lo hecho e invitación a lo que está por hacer. Así lo hubiese querido él".

Por su parte, Andres Iñigo, delegado de Euskaltzaindia en Navarra, ha manifestado que "Patxi Ondarra fue nombrado académico de número por Navarra hace ahora 25 años. Ha sido un hombre caracterizado por su gran sencillez, discreción y, sobre todo, por ser un trabajador incansable hasta el final de sus días".

Euskera navarro

"Entre sus muchos trabajos cabe destacar los referentes a la investigación y publicación en diversas revistas (Asju, Cuadernos de Etnología y Etnografía, Euskera, Fontes...) de textos antiguos vascos de diversas localidades de Navarra, entre los que destacan por su cantidad los del Valle de Goñi", ha destacado el académico navarro.

Francisco Ondarra Erdozia nació en Bakaikua, el 19 de mayo de 1925. Euskaltzaindia le nombró académico correspondiente en 1979 y académico de número en 1980, el 31 de julio. Autor de multitud de artículos publicados en revistas especializadas, deja un legado de numerosas obras, muchas de ellas dedicadas al estudio del euskera en Navarra.

Patxi Ondarra euskaltzain osoa hil da
05/07/30: Patxi Ondarra euskaltzain osoa hil da
Hileta-elizkizuna abuztuaren 1ean izango da, goizeko 11:30etan, Iruñeko Kaputxinoen Komentuan
Andres Urrutia: “Patxi Ondarra euskaltzain osoaren heriotzak Nafarroako euskara lutuz jantzi du”
Andres Iñigo: “Bere isiltasunean langile fina eta nekaezina izan da amaiera arte”

Patxi Ondarra euskaltzain osoa gaur -uztailak 30- zendu da. Bere aldeko hileta-elizkizuna abuztuaren 1ean izango da, goizeko 11:30etan, Iruñeko Kaputxinoen Komentuan

Andres Urrutia euskaltzainburuak adierazi duenez, “Patxi Ondarra euskaltzain osoaren heriotzak Nafarroako euskara lutuz jantzi du. Hartara, Aita Ondarra dugu, Aita Polikarpo Iraizozko, Aita Damaso Intzako eta Aita Jorge Errezuko euskaltzainak bezalaxe, belaunaldi baten partaide eta lekuko. Garai latzetan aritu ziren horiek euskararen sustatze lanetan, Nafarroaren nortasunari eutsi nahian. Begien bistakoa, bestalde, Aita Ondarraren ezaugarrietan, halako ahalegin berezia, erlijio-bokazioa eta euskalgintza batera bizitzeko, irakaskuntza eta ikerketaren bitartez”.

Urrutiaren esanetan, “haren esku trebea sarri-sarri izan zaigu ararteko, euskal testuak edota idazle nafar euskaldunak aztertzeko eta argitaratzeko. Orobat, Euskaltzaindiaren lan eta egitekoetan zereginak gauzatzeko. Horiek dira haren emaitzak eta oinordekotza. Besteak beste, eginaren testigantzak eta eginkizunaren eragileak”.

Bestaldetik, Andres Iñigo Nafarroako ordezkariak gogorarazi du Patxi Ondarra orain dela 25 urte izendatu zutela euskaltzain oso. “Pertsona isila izan da -erran du- eta isil-isilik joan zaigu inola ere espero ez genuenean. Bere isiltasunean langile fina eta nekaezina amaiera arte. Etengabe aritu da lanean bere gustuko zituen gaien inguruan eta interesgarriak dira Nafarroari egin dizkion ekarpenak kultura eta euskara alorretan”.

“Hor ditugu -gaineratu du euskaltzainak- besteak beste, berak landu dituen Nafarroako testu zahar ugari, Goñerrikoak bereziki, Joakin Lizarraga Elkanokoari buruzko lan franko, azkeneko urte hauetan Aita Polikarpo Iraizozkoaren lanak hiru liburukitan, etab. Bere ikerketa lanetan gramatika eta hiztegi gaiak zituen gogoko, eta azpimarratzekoa da 1965ean argitara eman zuen lehendabiziko lana Bakaiku bere sorterriko hiztegitxo bat izan zela eta amaitu berria duela, eta Fontes aldizkariaren hurrengo alean argitaratzeko emana, hiztegi hori osatua”.

Bestalde, esan du “ezin da ahaztu, arkeologia gaietan izan duen zaletasuna, argitara eman dituen lanak, eta guztien gainetik, arlo honetan egindako aurkikuntza, Soalarko menhirra, egun Elizondoko Oteitza museoan dagoena. Erraten ahal dugu paperean gutxitan agertu den gizon isil hau, zorionez, paperean idatzirik lan emankorrak utzita joan zaigula”.

Patxi Ondarra Erdozia Bakaikun jaio zen, 1925eko maiatzaren 19an. Hamabi urterekin Altsasura, kaputxinoen seminariora, joan zen ikastera. Apaizgo ikasketak burutu ondoren -Altsasun, Hondarribian, Zangozan, Lizarran eta Iruñean egin zituen ikasketak- apaiz eta erlijioso kaputxino ordenatu zen 1949an, Iruñean apaiztu zuten eta handik bi urtera Txilera joan zen. Bertan hamahiru urtez izan zen, Paine-n, kaputxinoen seminarioan irakasle, eta zuzendariorde ere izan zen hiru urtez. Txiletik etorri ondoren, Tuteran, Zangozan eta Donostian ibili zen irakasle. 1968an kaputxinoek Lekarozen zuten ikastetxean hasi zen irakasle gisa, eta zeregin horretan jardun zuen 12 urtez; gero, 1990etik 1993 arte, Lekarozen bertan jarraitu zuen, baina klaserik eman gabe. 1993an Iruñeko kaputxinoen etxera joan zen eta hor bizi izan da, gaur arte.

Ameriketan zegoela, Michigan-en hain zuzen ere, Proficiency in English agiria lortu zuen. Gero, Lekarozen, Filosofia eta Letretako lizentziadura eskuratu zuen, Filologia Espainola espezialitatean, 1980. urtean.

Bizitza osoan irakasle jardun du Ondarrak, 1951tik 1990 arte. Lekarozen maisu zegoela, arkeologia lantzen hasi zen eta horri buruzko zenbait idazlan idatzi zuen. Izan ere, megalito -trikuharri, tumulu, harrespil, zutarri-harribakoitz- bilatzaile, aurkitzaile eta horiei buruzko lanen argitaratzaile izan dugu. Beste barik, Baztango Soloarko menhirraren aurkikuntza -1973. urtean- neurri handi baten, hari zor zaio; gaur egun, Elizondoko Jorge Oteiza Museoan kokaturik dago menhirra.

1977. urtean Bianako Printzeko Indusketa eta Arkeologia batzordeko kide hautatu zuten.

Euskaltzaindiak 1979an izendatu zuen euskaltzain urgazle eta, euskaltzain oso, berriz, 1980ko uztailaren 31n. Polikarpo Iraizotzen ordez hautatua izan zen. Sarrera hitzaldia Altsasun egin zuen, Polikarpo Aitak zituen euskal esku-idatzi zaharren aurkezpena gaiaz. Jose Mari Satrustegik erantzun zion. Euskaltzaindiaren barruan baitan Dialektologia batzordeko buru izan da eta gaur egun Gramatika batzordeko kidea zen eta Onomastika batzordeko aholkularia.

Bere artikuluak ondoko aldizkarietan argitaratu dira: Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo; Baztandarren Biltzarra; Bidasoako Ikaskuntza aldizkaria, Euskal Herriko Adiskideen Elkarteko aldizkarian; Egan; Nafarroako Etnologia eta Etnografia koadernoetan; Euskera; Fontes Linguae Vasconum; Kobie; La Verdad; Litterae Vasconicae-Euskararen Iker Atalak; Príncipe de Viana; Pueblos de Navarra Hoy (Navarra Hoy egunerokoaren gehigarria).

Eusko Ikaskuntzako kidea zen eta Comisión de Excavaciones y Arqueología delakoaren partaide ere izan zen, batzordea desagertu arte.

Nafarroako euskara zaharra eta aztarna arkeologikoak aztertzen jardun zuen; bihar izango dira haren aldeko hileta elizkizunak



« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia