euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Lehendabiziko aldiz euskara hutsean argitaratu du Zuzenbidearen Euskal Akademiak elkarteko aldizkaria

26/12/2005

Zuzenbidearen Euskal Akademiak euskara hutsean argitara eman duen aldizkariaren portada
Zuzenbidearen Euskal Akademiak euskara hutsean argitara eman duen aldizkariaren portada

PUBLICIDAD

Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiak (AVD-ZEA) urtean lau aldiz kaleratzen du elkartearen aldizkaria eta aurten lehendabikoz zenbaki oso bat eman du argitara euskaraz. AVD-ZEAko lehendakari den Adrian Zelaia legelariak bertan azaltzen duenez euskarak Zuzenbidearen arloan ere bere lekua eta garapena izatea da elkartearen helburuetako bat eta elkartea sortu zenetik bere asmoetako bat izan da ahalik eta artikulu eta lanik gehien euskaraz ematea eta aldizkari osoa euskaraz argitaratzea.
Zuzenbidearen Euskal Akademia Bilbon sortu zen 2003. urteko ekainaren 9an, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen eraginez. Helburu du, besteak beste, zuzenbidea, eta, bereziki, euskal zuzenbidea ikertu, aztertu eta zabaltzea, gaztelaniaz nahiz euskaraz. Elkarteak hainbat sail eta argitalpen sustatu ditu eta argitalpenen horien artean dago Aldizkaria, aldian-aldian agertzen dena, lau zenbaki urtean. Aurtengo hirugarren zenbakia, sail osoko zazpigarrena dena, da euskara hutsean atera den lehena.

Aldizkariaren aurreko zenbakietan ere euskarazko testuak azaldu izan dira, elkartearen asmoa euskal zuzenbidea sustatzea baita, hala euskaraz zein gazteleraz. Oraingoan ordea euskaraz idatzitako artikulu dexente jaso eta aldizkari osoa euskaraz ateratzeko aukera ikusi dute. Euskal Herriko abokatuak, prokuradoreak, notarioak, erregistratzaileak, epaileak, idazkariak, unibertsitateko irakasleak... euskara hutsezko tresna hau erabiltzeko aukera izango dute.

Zazpigarren ale honetara bildutako artikuluak

-Euskara hutsean argitaratutako lehen alea, Adrian Zelaia
-Derrigorreko jubilazioaren inguruko zenbait gogoeta, F. Javier Arrieta Idiakez.
-2005. urteko aldaketak Bizkaiko zergetan, Alberto Atxabal Rada.
-Terrorismo-delituak eta espetxeetako esparruan egindako azkeneko lege-aldaketak (1996-2004): eredu-ziaboga eta norabide-zuzenketak. Nora goaz?, Jon-Mirena Landa Gorostiza.
-Bizkaiko erakunde juridiko jatorrak: bidigazak eta abeurreak, Gotzon Lobera.
-Kooperatiben europar legedia aldatzeko oinarriak, MCC Idazkaritza Nagusia, Zorione Arregi Elkorobarrutia eta Adrian Zelaia Ulibarri.
-Euskararen jurilinguistika: alor berria ote?, Andres Urrutia.
-Alargunaren oinordetza-eskubideak, Kode Zibila aldarazi duen 15/2005 Legearen arabera, Esther Urrutia Idoiaga.
-Iparraldetik dator notiziya: herriko etxeendako lexikoa, Cesar Gallastegi eta Arantza Etxebarria.
-'Derecho público de los territorios forales. De los orígenes a la abolición foral' liburua aurkezteko hitzaldia, Santiago Larrazabal Basáñez.
-Lau jurista euskaldun, Andres Urrutia.
-Akademiaren albisteak/noticias internas, Txabi Oleaga Echeverria.

Aldizkaria online irakurri nahi duenak Zuzenbidearen Euskal Akademiaren webgunean eskuratu dezake, hemen.


Lotura gehigarriak

Zuzenbidearen Euskal Akademia
www.avd-zea.com


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia