euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Lapwai-n (Idaho) Nez Perce leinuko kideekin dantzatu ostean, prest Kriskitineko durangarrak Boiseko Jaialdirako

27/07/2005

Kriskitin Dantza Taldeko dantzariak joan den asteazkenean Idahoko Lapwaiko Udal Parkean, Nez Pierce leinu amerikarreko kideekin batera eskaini zuten emanaldian (Tribune/KyleMills argazkia)
Kriskitin Dantza Taldeko dantzariak joan den asteazkenean Idahoko Lapwaiko Udal Parkean, Nez Pierce leinu amerikarreko kideekin batera eskaini zuten emanaldian (Tribune/KyleMills argazkia)

PUBLICIDAD

Joan den astean Idahoko (AEB) Lapwai herrian Nez Pierce leinu amerikarreko kideekin dantzatu eta euren jaialdian parte hartu ostean, prest dira Kriskitin dantza talde durangarreko dantzariak Boise Idahoko hiriburuak aste honetan --asteburuan bereziki-- biziko duen Jaialdi izeneko festa erraldoian parte hartzeko. Idahoko The Lewinston Tribune egunkariaren arabera, 'mundu erdiko distantzia geografikoaren gainetik, bi kultura zaharren elkarretaratzea' izan da Nez Perce leinuko natibo amerikarrek eta dantza talde euskalduneko kideek burutu duten elkarrekiko kontaktu eta ekitaldi hau.
Elkarrekin dantzatu zuten dantzari natibo amerikar eta euskaldunek joan den astean, bakoitzak bere kulturaren erakusleihoa eskainiz, baina baita ere bateginik, talde durangarrak eta dantzari amerikarrek bata bestearen dantzak dantzatuz aritu baitziren, bestearena ikasi nahiz, gogo eta giro ezinhobez, beti ere garatu eta sendotu duten harreman ildoari jarraiki.

Izan ere, egunak daramatza Estatu Batuetan Kriskitin dantza talde durangarrak --joan den 17an abiatu ziren Euskal Herritik--, lehenik Idahoko Nez Perce tribuko kideekin arituz eta euskal dantzak beste eremu honetara ekarriz, ondoren, datozen egunotan, Boisek bizituko duen Jaialdi (sic) izeneko euskal festa erraldoian euren dantzen kolore eta bizitasuna helarazteko programak ekarririk. Azken hau, Galdakaoko 'Andra Mari' dantza taldearen lana osatuz egingo dute, hura baita Jaialdira dantza talde nagusitzat gonbidatutako Euskal Herriko dantza taldea.

Dantza talde durangarrak emanaldi ikusgarria eskaini zuen joan den asteazkenean Lapwai herriko Udal Parkean, Idahoko Nez Perce tribuko kideekin, bi kulturotako dantzariek iragan astean zehar izan duten elkar ezagutze eta esperientzia trukatze saioen barruan.


Lotura gehigarriak

Jaialdi 2005eko egitarau eta jakingarriak
www.jaialdi.com

El Gobierno Vasco concede la distinción 'Lagun Onari' a Idaho
2005eko uztailaren 13an euskalkultura.com-en argitaratua

Xabier Irujo y Nere Lete impartirán en Boise el Basque Minor
2005eko ekainaren 2an euskalkultura.com-en argitaratua

El Basque Museum de Boise reinagura la Casa Jacobs-Uberuaga
2005eko maiatzaren 5ean euskalkultura.com-en argitaratua


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia