euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Juanma Berasategi zinemagileak irabazi du 2006 Abbadia Saria, euskararen munduan egindako ekarpenagatik

16/11/2006

Juan Bautista Berastegi Antton Abbadia 2006 sariaren irabazlea. Abenduan emango diote
Juan Bautista Berastegi Antton Abbadia 2006 sariaren irabazlea. Abenduan emango diote

PUBLICIDAD

Urtero Gipuzkoako Foru Aldundiak banatzen duen Abbadia saria Juan Bautista Berasategi zinemagile, marrazkilari eta ilustratzaileari egotzi zaio aurten, euskararen normalizaziorako eta sustapenerako egin duen lanarengatik. Pasai Donibaneko zinemagileak 1977. urtean ekoitzi zuen lehenengo filma eta jada 20 baino gehiago zuzendu ditu, beti ere euskararen esparruan. Bere lana eta ekarpena saritu nahi izan du Foru Aldundiak eta Fernando Tapia diputatuaren hitzetan, 'hartu duen konpromiso pertsonala guztiz bat dator Abaddia sariaren ikuspegiarekin'.
Juan Bautista Berasategi animazio zinemagileak Antton Abbadia saria jaso berri du, euskararen sustapenerako egindako lanarengatik. Euskarazko zinemagintzaren aitzindari eta bultzatzaile izan da Pasai Donibanen jaiotako marrazkilaria. Animaziozko 20 film baino gehiago ekoitzi ditu jada eta ia 30 urteko ibilbidea egin du, beti ere euskal animazioko zinemagintzaren inguruan. Abbadia sariak lan hau eta Berasategiren euskararekiko engaiamendua saritu izan nahi ditu.

1996. urtean hasi zen Antton Abadia saria banatzen, euskararen normalizazioan eta sustapenean laguntzen duten pertsonen lana aitortzeko. Fernando Tapia Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentuko diputatuaren esanetan: 'Juanba Berasategik egin duen lana eta bere langintzaz, euskarazko zinemagintzaz, alegia, hartu duen konpromiso pertsonala guztiz bat datoz Abbadia sariaren ikuspegiarekin'. Euskara indarberritzea, gizarteratzea eta hedatzea dira Foru Aldundiak honen bidez bete nahi dituen helburu zuzenak.

Epaimahaiaren erabakia

Aho batez adostu du Aldundiko epaimahaiak Juanba Berasategiren alde egitea. Izan ere erakundearen arabera begi bistakoa da 'animazioko zinemaren esparruan aitzindari eta maisu izateaz gain, lan handia egin duela euskal zinemaren ekoizleak elkartzen eta proiektu berritzaileak sustatzen. Ilustrazioaren esparruan ere lan bikaina egin du, eta merkatu zinez zail eta lehiakor horretan, bere proiektu guztietan beti gorde du euskararekiko inplikazio pertsonal handi bat, euskara hutsez jokatuta proiektu horiek bideraezinak direla argi eta garbi jakin arren'. [Eskuineko irudian, Abbadia sariaren epaimahaia bere erabakia ezagutzera ematen]

Juan Bautista Berasategi Luzuriaga Pasai Donibanen jaio zen 1951 urtean. Animaziozko zinemagintzaren aitzindaria da pasaitarra eta zinemagintzaz gain, marrazkilaritzan eta ilustrazioan asko nabarmendu den pertsonaia da. Euskal Herrian ekoitzitako animazioko film guztien atzean egon da Berasategi, zuzenean edota zeharka. 1977 urtean argitaratu zuen bere lehenengo lana 'Ekialdeko izarra' eta jada 20 titulu baino gehiago batzen ditu zinemagileak, beti ere euskararen aldeko apostu trinkoa mantenduz. 'Fernando Amezketarra', 'Kukubiltxo' edo 'Kalabaza tripontzia' bezalako marrazki ospetsuak ekoitzi ditu Donibanekoak. Honetaz gain, Berasategi Ibaia ikusentzunezko enpresa elkartearen presidentea da.


Lotura interesgarriak

Juanba Berasategi, 2006ko Abbadia saria
www.gipuzkoaeuskaraz.net

Ibaia ikusentzunezko enpresa
www.ibaia.org

2005eko Antton Abbadia saria
www.armiarma.com


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia