euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

'Juan Zelaia' Saria

03/06/2002

PUBLICIDAD

Pamiela argitaletxeak, Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioaren babesarekin, 'Juan Zelaia' Saiakera Saria deitu berri du, 2003ko edizioan, euskaraz idatzitako edozein gairi buruzko saiakerak edota iritzi-lanak zabaldu eta sustatzeko asmoz. Lanak aurkezteko epea datorren igandean amaituko da.
[Irudian Juan Zelaia euskaltzale eta enpresari oñatiarra, Abbadia Saria jaso zuen egunean (euskalkultura.com argazkia)]

EUSKAL KULTURA. Pamiela argitaletxeak, Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioaren babesarekin, 'Juan Zelaia' Saiakera Saria deitu berri du, 2003ko edizioan, euskaraz idatzitako edozein gairi buruzko saiakerak edota iritzi-lanak zabaldu eta sustatzeko asmoz. Hauek dira bertan parte hartzeko arauak.

1. Lehiaketa honetan euskaraz idatzitako lanak aurkeztu daitezke, orijinalak eta argitaratu gabeak, eta beste ezein literatur lehiaketatan aurkeztu gabekoak. Baldintza hauek indarrean iraungo dute epaiko unera arte, orokorrean, eta argitaratu arte saritu kasu(et)an.

2. Lanak Din-A4 formatuko orritan aurkeztu beharko dira (1.800 karaktere orriko). Luzapena gehienez 75 orrialdekoa izango da. Bost kopia bidali behar dira.

3. Lanak, Pamiela etxea (Juan Zelaia saria), Agustindarren industrialdea/Soltxate, G kalea, B6 nabea. 31013 Iruñea helbidera bidali beharko dira, 2003-08-31 baino lehenago.

4. Lanak izenburuaren bidez soilik identifikatu ahal izango dira. Ez dute, beraz, egilea nor den antzemateko biderik eman dezakeen xehetasunik eramango. Aparteko gutunazal itxi batean, egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa, faxa edota e-maila daramatzan oharra sartuko da, gutunazalaren kanpoaldean obraren titulua ere aditzera emanez.

5. Pamielak epaimahaia izendatuko du; beronen epaia erabakiorra izango da. Lehiaketa honetan parte hartzen duenak besterik gabe arau hauek onartzen dituela adierazten du. Aurreikusi gabeko edozein gorabehera epaima- haiak ebatziko du, berari dagokionean. Gainontzekoan, Pamiela etxeak.

6. Saria 6.000 eurotakoa da.

7. Lan irabazlea erabakitzea, plegua irekitzea eta sariaren banaketa 2003ko udazkenean egingo da Iruñean.

8. Urte bereko udazken-neguan argitaratua izango da. Argitaratzeko eskubideak Pamiela etxearenak dira.

9. Saria eman gabe gerta liteke, epaimahaiaren iritziz aurkezturiko lanek behar adinako mailarik ez balute. Argitaratuak izan daitezke, halaber, epaimahaiaren aukerako diren lanak.

10. Saritu ez diren lanak ez dira itzuliko, eta behin irabazlea ezagutarazi ondoren, hilabete- ko epean desegin egingo dira Pamiela etxearen egoitzatik jasotzen ez direnak.

Xehetasun gehiago biltzeko, interesatuak Pamiela argitaletxera zuzen daitezke, telefonoz, honako zenbakira deituz: 948 32 65 35; faxez, honako zenbakira bideratuz: 948 32 66 02; edota emailez, bi helbide hauetako edozeinera idatziz: soltxate@pamiela.net edo soltxate@pamiela.org.


Comentarios

« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia