euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteak 2004an euskararen alde eta aurka nabarmendu direnen sariak banatu ditu

25/01/2005

PUBLICIDAD

Iruñeko Zaldiko Maldiko kultur elkarteak euskararen alde eta aurka nabarmendu diren taldeei edo pertsonei ematen dizkien sariak jakinarazi ditu. 2004ko Lamien Urrezko Orrazia saria (aldeko lanagatik) AEK eta IKArentzat izan da. Euskararen kontrako jardunengatiko Gorotz Joarea, berriz, Luis Campoy Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailburuari egotzi zaio, «Nafarroako eremu euskaldunean Lanbide Heziketako euskarazko lerroak jartzeko Sakanako ikasle eta gurasoen eskakizunak direla-eta hartu duen jokabideagatik». «Horrelako ikasketetan garrantzitsuena ikasleek lanbide gaitasuna lortzea» dela esan du, «eta ez hizkuntza bat sustatzea». Iruñeko Udala ere saritu dute Asto Masto sari bereziarekin Zaldiko Maldikokoek. Hain zuzen, Iruñerriko gurasoen eskaeren kontra “Hello Rotxapea” haur eskola bultzatzeagatik.



« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia