euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Ikastolak, euskara eta euskaldunak protagonista bihar Oiartzunen ospatuko den Kilometroak 2006 jaialdian

30/09/2006

Kilometroak-en aurtengo edizioaren logoa-eta
Kilometroak-en aurtengo edizioaren logoa-eta

PUBLICIDAD

Kilometroak-en asteburua iritsi da, aurtengoa bihar Oiartzun-en. Zirkuituko ateak goizeko 9,30tan irekiko dira eta ohi bezala ekitaldiz beteriko egunak segituko dio. Banda Bassoti, Gozategi eta betizuak, besteak beste, inGoYeu! inGoÑeu! [Oiartzungo ahozko moldean 'egingo diagu, egingo diñagu'] lelopean arituko dira Gipuzkoako ikastolen jai nagusia den honetan.
Kilometroak-en 2006ko edizioak Oiartzunen zabalduko ditu ateak. Bihar izan ere, inGoYeu! inGoÑeu! (egingo diagu! egingo diñagu!) lelopean, bertakoen hizkera mintzatuan. Hamar bat mila biztanleko herri honetan ospatuko den jaiak ekitaldi ugari prestatu ditu: kontzertuak, rokodromoa, bertsoak, egun osoko tailerrak... Horien guztien ordutegi eta xehetasunak festaren webguneko egitarauan kontsulta daitezke.

Goizean goiz hasiko da jaia. Zirkuituko ateak 9:30tan irekiko dira 5. gunean, Haurtzaro Ikastolan alegia. Antolatzaileek hainbat aparkatzeko gune prestatu dituzte euren autoz inguratuko direnentzat, nahiz eta garraio publikoa erabiltzea fierki gomendatzen duten. GIE-k zabaldutako planoa lagungarri izan daiteke bertara errepidez hurbilduko direnentzat.

Jakina denez, Ikastolen aldeko ospakizun gipuzkoarra da Kilometroak, Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak (GIE) bultzatua, bere kidekoak Ibilaldia (Bizkaia), Araba Euskaraz (Araba), Nafarroa Oinez (Nafarroa) eta Herri Urrats (Iparraldea) direlarik. Euskal Herriko Ikastolen mugimendua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ikastolen Elkarteek osatzen dute, Ikastolen Elkartea-Partaide (IEP) elkartea osatuz, Euskal Autonomi Erkidegoari dagokionez; Nafarroako Ikastolen Elkarteak (NIE), Nafarroan; eta Seaska-k, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoari dagokionean.

Kilometroak --Ibilaldia, Araba Euskaraz, Nafarroa Oinez eta Herri Urrats bezala-- euskara eta ikastolen mugimendua bultzatu, eta egun goxo bat igaro artean ekimen eta proiektu jakinetarako baliabide ekonomikoak biltzeko sortu ziren. Aurtengo edizioari dagokionez, berehalako helburuetako bat Haurtzaro Ikastolak bizi duen leku falta konpontzeko behar diren obrak egitea legoke.


Lotura gehigarriak

Kilometroak jaiaren web gunea
www.kilometroak.net

Oiartzungo gazteen bloga
www.gazteoiartzun.net

Iazko Kilometroak, Leintz bailaran
EuskalKultura.com-en 2006ko irailaren 29an argitara emana


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia