euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Hiznet soziolinguistika masterreko ikasleen lanak internet bidez kontsulta daitezke Asmoz Fundazioaren webgunean

03/02/2007

Hiznet masterreko webgunearen logoa
Hiznet masterreko webgunearen logoa

PUBLICIDAD

Soziolinguistika arloan interesa duten internet erabiltzaileek gaiaren inguruko informazio eta ikerketa ugari kontsultatzeko txokoa dute eskura, Asmoz Fundazioak antolatzen duen Hiznet, Hizkuntza Plangintza master kurtsoari esker. Ikastaroaren webgunean urtean zehar ikasleek egindako lanak jarri dituzte eskuragarri eta 50 bat izenbururen artean aukeratu dezake irakurleak. Gai honen harian, soziolinguistikaren aktualitatea jarraitzeko bi blogen pista eman berri du Sustatu.com albistegiak: ‘Karrajua, euskaltegien mundutik’ eta ‘Hizkuntzaren soziologia eta beste’.
Asmoz Fundazioak beste zenbait erakundeen kolaborazioarekin zuzentzen duen Hiznet Hizkuntza Plangintza Masterreko ikasleek ikasturtean zehar egindako ikerketa eta lanak argitara eman dituzte Hizneten webgunean. Lanak pdf formatoan daude, publikoarentzat eskuragarri. Lan zerrenda luzea da, 50 bat lanek osatua, eta soziolinguistika arloko zale eta profesionalentzat bereziki informaziogune interesgarria izan daiteke. Ikasleen motibazioa, hizkuntz plangintzak eta euskalduntze-alfabetatzea, elkarren osagarri edo Etorkinak eta hizkuntza-ereduak bezalako lanak irakur daitezke bertan.

Honezaz gain, Sustatu.com webguneak soziolinguistikaren aktualitatea jarraitu nahi duten irakurleentzat bi site-en berri ematen gogoratzen du. Horietariko bat ‘Karrajua, euskaltegien mundutik’ bloga da. Webgune honek 'euskaltegien eta helduen euskalduntzearen inguruko gunea' bezala aurkezten du bere burua, eta eskaintzen dituen zerbitzuen artean foroa, jarioak eta klaserako ideiak eta baliabideak aipa daitezke. Bigarren gunea 'Hizkuntzaren soziologia eta beste’ izeneko bloga da, Txerra Rodriguezek egiten duen gune pertsonala, eta bertan 'hizkuntzaren soziologiari buruz (edo soziolinguistikari buruz) berba' egiten dela azaltzen du egileak.


Lotura interesgarriak

Hiznet masterreko lanak
hiznet.asmoz.org

Karrajua bloga
karrajua.org/blog

Hizkuntzaren soziologia eta beste bloga
www.blogak.com/garaigoikoa

Sustatu.com albistegi eta internet ekimena
www.sustatu.com


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia