euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Euskokultur Fundazioak Nafarroako ahozko ondarea jasoko du milaka lagunei eginiko elkarrizketen bidez

12/02/2007

Leitza inguruetako irudi eder bat
Leitza inguruetako irudi eder bat

PUBLICIDAD

Euskokultur fundazioak abian jarri du Nafarroako ahozko ondare aberatsa jasoko duen ekimena. Herrialde honetako mila lagunei eginiko elkarrizketen bidez, Nafarroa osoan gizalditan iraun duen ahozko kultura bildu eta gordetzea da proiektuaren helburua. Aritz Ibañez eta Gaizka Aranguren kazetariak dira lan honen arduradunak eta jardunean hasi badira ere urte batzutarako proiektua izango da: 2010erako bukatzea espero dute.
Nafarroako ahozko ondarea berreskuratzeko asmoarekin lau urte iraungo dituen proiektu garrantzitsua jarri du abian Euskokultur fundazioak. Nafarroako herri desderdinetan zehar milaka elkarrizketa egingo dituzte, bertako lagunei historia, kantuak eta beste hainbat alderdiren inguruan galdezka. Nafarroan ahozko kulturak mendeetan zehar izan duen garrantzia aintzat hartzen du ekimen honek eta aberastasun horren lekukotasuna uztea da asmoa. Aritz Ibañez eta Gaizka Aranguren kazetariak dira lanaren arduradun.

Elkarrizketak egiteko Nafarroa bost zatitan banatu dute arduradunek, Auñamendi, Belate, Ekialde, Leitzaldea eta Baxenafarroa izenak eman dizkietelarik. Lehendabiziko hiru zonaldetan hasiak dira elkarrizketak, eta hurrengoa Leitzaldea izango da. Azkena berriz, Baxenafarroa. Elkarrizketetan ipuinak, abestiak, historia, ahozko literatura eta beste hainbat gaien inguruan galdetuko diete kazetariek bertakoei, herri bakoitzaren identitatea berreskuratzeko asmoz.

Udalen laguntza

Proiektuak Udalen laguntza izan du finantziazio aldetik. Arduradunen esanetan 'guziek onartu dute proposamena inongo eragozpenik jarri gabe, harrera ona izan du leku guztietan' proiektuak. Adin guzietako emakume eta gizonak elkarrizketatuko dituzte euskaraz, gaztelaniaz edo frantsezez, Joxe Migel Barandiaranek prestatu zuen galdetegi bati jarraituz. Elkarrizketa bi zatitan egingo da. Lehendabizi grabatu gabeko zita, elkarrizketatua ezagutu eta konta ditzakeen istorien berri jasotzeko. Ondoren bigarren hizketaldi bat egingo da, grabatua eta aurretik prestatutako galdetegiari jarraituz. Proiektua bukatzen denean, 2010 urte aldera, lortutako emaitzak Civicanen artxiboko egoitzan gordeko dira. Webgune bat ere egingo dute, bertan elkarrizketa guztiak, argazkiak eta informazio osoa eskaintzeko asmoz.


Lotura interesgarriak

Leitzari buruzko informazio gehiago
www.euskomedia.org

Jose Migel Barandiaran Fundazioa
www.barandiaranfundazioa.com


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia