euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, eta Euskaltzaindiak lankidetza sinatu dute

11/10/2005

Lankidetza hitzarmena sinatzeko mementua, Euskaltzaindiko egoitza nagusian, Resurreccion Maria Azkue atzetik jagole dutela
Lankidetza hitzarmena sinatzeko mementua, Euskaltzaindiko egoitza nagusian, Resurreccion Maria Azkue atzetik jagole dutela

PUBLICIDAD

Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, batetik, eta Euskaltzaindiak, bestetik, bost urterako hitzarmena sinatu zuten joan den ostiralean. Dokumentuaren xede nagusiak hauek dira: alde batetik, Euskaltzaindiaren eta Eusko Jaurlaritza eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko lurralde historikoetako foru aldundien arteko lankidetzarako oinarriak finkatzea; bestetik, Akademiaren etorkizuneko jarduna bermatzearren alderdi bakoitzak bereganatzen dituen konpromiso materialen zein finantzamenduaren arloen esparrua arautzea.
Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan egin zen ekitaldian, Akademiaren izenean Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu zuen hitzarmena eta EAEko Herri Aginteen izenean, honako hauek: Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak; Federico Verástegui, Arabako Foru Aldundiaren Kultura, Gazteria eta Kiroletako foru diputatuak; Belen Greaves Bizkaiko Foru Aldundiaren Kulturako foru diputatuak; eta Joxe Joan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusiak.

Hitzarmen honen jarraipenerako, bi batzorde izendatuko dira. Lehenengo eta behin, Jarraipen Batzordea, bosna kidez osatua. EAEko Herri Aginteen aldetik, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek izendatutako ordezkari bana eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako ordezkaria izango dira; Euskaltzainditik, berriz, euskaltzainburua, idazkaria, diruzaina, Iker sailburua eta Jagon sailburua. Eta, bestalde, Batzorde Teknikoa, hiru kidez osatua. Jarraipen Batzordek izendatuko ditu hiru kide horiek.

Guztira 2.575.456 euroko sostengua

Hitzarmen Nagusi honen barruan, Euskaltzaindiari diruz eusteko herri-aginteek egingo duten 2005. urteko diru ekarpena eta honi erantzuteko herri-aginte bakoitzak zenbat jarriko duen zehazten da. Eusko Jaurlaritzak eta hiru Foru Aldundiek, guztira, 2.575.456 euro jarriko dituzte.

Ostiralean Bilbon sinatu zen hitzarmena, Euskaltzaindiak eta Eusko Jaurlaritzak eta hiru diputazioek adosten duten laugarrena da. Lehena 1989. urtean sinatu zen, oraingoan bezala orduan ere, urriaren 7an. Jakina denez, 1918. urtean --urriaren 7an berriz ere-- Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiko lau diputazioen babespean sortu zen Euskaltzaindia.


Lotura gehigarriak

Euskaltzaindiaren web gunea
www.euskaltzaindia.net

Euskaltzaindiko bost kide Pisan (Italia), txosten aurkezle
2005-09-02an euskalkultura.com-en argitara emana

Kalean da Orotariko Euskal Hiztegiaren azken liburukia
2005-06-29an euskalkultura.com-en argitara emana


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia