Euskara eta euskalaritzaren inguruko ikerlanen artxiboa jarri dute sarean, Artxiker izeneko webgunean
05/07/2006
Artxiker webgunearen irudia
PUBLICIDAD
Artxiker artxibo digitala euskara eta euskalaritzaren inguruko artikulu eta ikerlanak biltzen dituen webgune berria da. Frantziako Iker taldeak (Euskarari eta Euskal Testuei buruzko Ikerketa Gunea) eta CCSD (Centre pour la Communication scientifique directe) taldeek sortu dute artxiboa, hainbat unibertsitateren babesarekin. Artxiboak hiru bertsio ditu: euskarazkoa, ingelesezkoa eta frantsesezkoaArtxiker artxibategi digital berriak euskarari eta tipologikoki hari hurbil diren hizkuntzei buruzko ikerlanak kontsultatu eta eskuratzeko aukera ematen du, ikerlarien arteko komunikazioa eta elkarlana erraztuz. IKER (Euskarari eta Euskal Testuei buruzko Ikerketa Gunea) eta CCSD (Centre pour la Communication scientifique directe) erakundeek sorturikoa da webgunea eta euskalaritzako lanak egiten dituzten gune edo sail unibertsitario nagusien babesa du: Michel de Montaigne Unibertsitatea Bordeaux 3, Paue eta Aturriko herrialdetako Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, eta Deustuko Unibertsitatea.
Artxiboaren helburuak euskarari eta tipologikoki hari hurbil diren hizkuntzei buruzko lanak ikertzaileei zuzenki eta dohainik eskaintzea da. Gainera, ikertzaileen artean ikerlanei buruzko iritzi trukea laguntzen du webguneak, euskarari eta tipologikoki hari hurbil diren hizkuntzen inguruan sare zientifiko baten sorrera eta osatzea erraztuz. Artxibategian bi motatako dokumentuak kontsulta daitezke: oraino ez-argitaratuak (working-papers edo aldizkari baten neurketa zientifikoari emanak diren bertsio aurre-argitaratuak adibidez), eta argitaratuak (kolokio artikulu, aldizkari artikulu, liburu kapitulu, liburu, lan dokumentu, tesi, etab.)