euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Euskaltzaindiak 'Plazaberri' berri buletina sortu du, internetez eta e-mailez jaso daitekeen hilabetekaria

20/04/2006

Plazaberri aldizkari digitalaren logotipoa. Buletina Euskaltzaindiaren web gunean atxeman daiteke
Plazaberri aldizkari digitalaren logotipoa. Buletina Euskaltzaindiaren web gunean atxeman daiteke

PUBLICIDAD

'Plazaberri' du izena eta Euskaltzaindiak sortu berri duen berri buletin digitala da. Euskaltzaindiaren Prentsa Bulegoak kudeatzen du eta bere helburua Akademiari buruzko informazioa zabaldu eta Euskaltzaindiaren ekitaldi nagusien berri ematea da. Apiril honetan agertu da bere lehenengo zenbakia, eta hilabeteroko maiztasuna izango du. Euskaltzaindiaren webgunean bertan irakurri daiteke, eta e-mail bidez ere banatuko zaie harpidetzen direnei.
Plazaberri agerkari digitalaren lehen alea sarean da jada, Euskaltzaindiaren eta Euskaltzaindiari buruzko informazio eta berriak zabalduz. Bere helburua Akademiaren inguruko informazioa, azken arauak, albisteak... era erraz eta eskuragarrian eskaintzea da. Andres Urrutia euskaltzainburuak horrela dio lehen ale honen sarreran: 'Sarritan esan ohi da Euskaltzaindiaren zereginetan eginkizun dagoela bere lana egoki plazaratzea eta zabaltzea. Begien bistakoa da, bestalde, eskura dituela Euskararen Akademiak, xede hori betetzeko ahaleginetan, egungo teknika berriek eskaintzen dituzten baliabideak. Horretara dator Plazaberri agerkari digitala, Akademiaren prentsa-bulegoaren eskutik. Horixe da, izan ere, horren helbururik behinena: Euskaltzaindiaren eta Euskaltzaindiari buruzko informazio-xehetasunak modu erraz, arin eta adierazgarrian ematea, guztion zerbitzari eta laguntzaile'

Apirileko lehen alean, besteak beste, ondorengo gaiak landu dituzte: Bernardo Atxagaren izendapena euskaltzain oso bezala, Mikel Zalbideren hautagaitza, Andolin Eguzkitzaren artxiboaren katalogazioa, Azkue literatur sariak eta Ines Pagolaren 'Neologismos en la obra de Sabino Arana' liburuaren argitalpena. Arauen arloan Euskltzaindiak onarturiko azkenak agertzen dira: 145: Bizkaiko herri izendegia; 146: Hiztegi Batua: c - dvandva eta 147: Antzinateko hirien euskarazko izenak. Aldizkaria Euskaltzaindiaren webgunean bertan jarrai daiteke, eta harpidetuz gero e-mail bidez jasotzeko aukera ere badago.


Lotura interesgarriak

Euskaltzaindiaren web gunea
www.euskaltzaindia.net

Plazaberri: aldizkaria eta harpidetzeko tokia
www.euskaltzaindia.net/plazaberri

Euskaltzaindia nombra académico de número a Bernardo Atxaga
Euskalkultura.com-en 2006ko apirilaren 1ean argitara emana


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia