euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Euskaldunon Egunkarian argitaratutako 415 literatur kritika eskuragarri sarean, Literaturaren Zubitegian

06/09/2005

Kritiken Hemerotekak Euskal Herriko hainbat egunkari eta aldizkarietan argitaratutako literatur kritikak biltzen ditu
Kritiken Hemerotekak Euskal Herriko hainbat egunkari eta aldizkarietan argitaratutako literatur kritikak biltzen ditu

PUBLICIDAD

2003ko otsailaren 20an indarrez itxi zuten artean tarte berezia eskaini zion euskal literaturari Euskaldunon Egunkariak, eta horren adierazgarri dira egunkari hau kalean izan zen 13 urte horietan argitaratutako artikulu eta literatur kritika ugariak. Orain, Literaturaren Zubitegia webguneak artikuluak bildu eta sarean jarri ditu, Kritiken Hemeroteka deitu duen atalean, hain zuzen ere. Guztira, 2.000 kritikatik gora biltzen ditu Hemerotekak.
1.990tik 2.003ra bitartean Euskaldunon Egunkarian literatur kritikak egiten jardun zuen taldean Amaia Iturbide, Ana Urkiza, Anjel Zelaieta, Edorta Jimenez, Jose Jabier Fernandez, Joxe Beristain, Juan Luis Zabala, Karlos Linazasoro, Karlos Zabala, Markos Zapiain, Miel Anjel Elustondo, Mikel Aldalur eta Xabier Aldai bezalako idazle eta kazetariak aritu ziren. Haien artikuluen haritik euskal literaturaren azken urteetako segimendua egin dezake irakurleak, 90eko hamarkadako liburu esanguratsu gehienei buruzko kritikak egin bait zituzten.

Literaturaren Zubitegia webgunearen eskutik artikulu horiek sarean eskuragarri daude orain mundu osoko irakurleentzat. Kritiken Hemeroteka atalean jaso dituzte Egunkaria-ko 415 artikulu horiek, guztira Euskal Herriko hainbat egunkari, aldizkari eta webguneetan argitaratutako 2.000 kritikatik gora biltzen dituen Hemerotekan. Kritikak plazaratu zituzten egunkarien arabera daude sailkatuta 2.000. urterarte --Euskaldunon Egunkaria (1.990-2.000), El Correo (1.996-2.000), El Diario Vasco (1.992-2.000)-- eta urtez urte 2.000tik aurrera.


Lotura interesgarriak

Kritiken Hemeroteka
Literaturaren Zubitegian

Literaturaren Zubitegia
Euskal literatura eta idazleei buruzko webgunea


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia