euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

'Euskaldunak Munduan Gaindi' izeneko hitzaldia emango du Noel Elorgak Baionan

06/02/2003

PUBLICIDAD

Munduan zeharreko Euskal Herriari buruzko hitzaldia emanen du Noel Elorgak ostiralean Baionako Alkartetxe berrian. Besteak beste, Euskal Argentinar Elkarteko aholkulari eta partaide da Noel Elorga...

Munduan barreiatutako euskaldunei buruzko Euskaldunak Munduan Gaindi izeneko hitzaldia emanen du otsailaren 7an arratsaldeko 8etan Noel Elorga industriari eta kultur-gizon ezagunak Baiona Ttipiko Alkartetxe berrian (Pannecau, 47). Euskal Herriaren historia orraztu eta euskaldunak garai diferentetan munduan zehar ibili eta emigratzeko izan duten joera eta beharra aztertuko ditu Elorgak, egungo egoerara heldu eta errealitate barreiatu horretatik atera ditzakegun etekinak eta balia ditzakegun bideak hunkituz hitzaldia biribiltzeko.

Bidaia asko egina eta Europako Euskal Herrian gaindi bizi diren andana bat euskaldun ezagutzen dituen pertsona da Noel Elorga, ibilia baita besteak beste Mexiko, Estatu Batuak, Venezuela, Uruguay, Txile, Argentina eta beste hainbat herrialde eta tokietan, eta bertatik ezagutu baititu toki horietako euskaldunak eta Euskal Etxeak, eta euren euskal egoeraren ezaugarriak. Ezagutza horri loturik, 1998an Ipar Euskal Herrian sortu zen Euskal Argentinar elkarteko aholkulari tekniko eta kidea da duela ia lau urtedanik euskaltzale bidarraitarra.

Argentinako egoera eta Euskal Argentinar elkartea ere aipatuko ditu seguruenik Elorgak Baionako hitzaldian. 1998an sortu elkarte honek ehunda hogei bat bazkide dauzka gaur egun Ipar Euskal Herriko hiru herrialdeetan barrena. Jutsin (Baxenabarre) bizi den Pierre Laco buru, elkarteak bere Biltzar Nagusia egin zuen joan den urtarrilaren 26an Donibane Garaziko Herriko Etxean, urteko plangintza eta barne egitaraua onetsiz.

Besteak beste euskal jatorrizko argentinarren familia ikerketak egin ohi ditu Euskal Argentinar elkarteak, baita ere bidaia bat urtero Argentinara, ardura bertan Semana Vasca delako euskal astearen sasoinean (eskainiko dio EUSKAL KULTURAk aurrerago sail berezi bat batasun honi eta bere eginkizunei). Euskal Herrian heiekin harremanetan sartu nahi duenak, telefona dezake 06 72 13 35 77 zenbakira edo posta arruntez gutuna igorri helbide honetara: Euskal Argentina, Haize Berri, 64 Izura-Ostabat; edo Argentinan, honako helbidera idatzi: Centro Vasco Francés, Grupo de Jóvenes, Moreno 1370, Buenos Aires 1091.

« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia