euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Euskal Ondare Zinematografikoa

30/09/2002

PUBLICIDAD

Euskal ondare zinematografikoa

Peio Aldazabal

Euskal Herrian beti izan da oroimen historikoa gordetzeko gogo berezia, batez ere idatzizkoa. Gure jokaera sozial, kultural eta politikoak honetara egokitzen dira. 1978 arte, Euskadiko Filmategiaren eratze data, ahalegin hau ez zen mugimenduan dauden imaginen kontserbazioaz, alegia zinema bezalako kultura eta komunikazioaren alor garrantzitsuaz arduratu. Gure zuzendarien obra artistiko eta dokumentala, produkzio eskasekoa, ez zen ahalegin pertsonal edo kolektibo, testimonial eta puntuala baino izan.

Ekoizpen propioko elementu gisa ez zen gure inguruan sartu bere jaiotzetik ia hogei urte igaro arte, 1895. urte amaieran. Hamarreko hamarkadan filmatutako zenbait dokumentu sozial eta gertaera publikoz gain, ez zen fikziozko ekimen artistikorik 1923. urtera arte iritsi Alejandro Olavarriaren Un drama en Bilbao laburmetraiaren ekoizpenarekin. 1924an gure zinemako lehenengo luzemetraia egin zen Edurne, modistilla de Bilbao Telesforo Gil del Espinarena, Bilboko Casa Lucianon egiten den angula apustu batean oinarritutakoa. Bigarren luzemetraia Mauro Azkonaren El Mayorazgo de Basterretxe, ez zen 1928. urtera arte iritsiko. 1930-33 bitartean Teodoro Hernandorenak Euzkadi luzemetrai dokumentala zuzendu zuen, gertaera folkloriko eta politikoz josia. Lehenengotik imaginen 20 minutu soilik gorde dira; bigarrengoa 1978ko zaharberritze baten ostean osorik gordetzen da; hirugarrengoa osorik desagertu zen tropa frankistek bereganatu baitzuten Donostia hartu zutenean.

DOKUMENTALETAN Manuel Intxaustik 1923an zuzendutako film etnografikoak nabarmendu behar dira, urte bereko kongresuan Sociedad de Estudios Vascos-Eusko Ikaskuntzak hartutako erabaki baten ondorioz, Eusko Ikusgaiak izenarenpean lehenengo euskal albistegitzat har daitekeena. 60 minutuko luzapena duten dokumentuak gordetzen dira.

Gerra Zibileko eta ondorengo urteak lehorte garaiak izan ziren familia ekoizpenak, boterean zegoen erregimenaren propaganda edo turismo kutsuko produkzioak izan ezik. 60ko hamarkada arte itxaron behar da berriro ere guztiz euskaldunek ekoiztutako zinema ikusteko, Pelotari (1964) eta bereziki Ama Lur (1968) dira horren adibide, biak Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquertenak. Azken honek, bere estetikaren bidez, lo zegoen zinemaren balorearen kontzientzia hartze bat sortzen du. Autonomien Estatuaren hasieran hainbat ekoizpen burutu ziren. Imanol Uriberen El proceso de Burgos (1979) nabarmendu behar da horien artean. 1981a arte itxaron behar da Eusko Jaurlaritza gazteak fondo galduetara emandako laguntzekin, ekoizpena anima dadin. Aipatzekoak dira adibidez, Imanol Uriberen La fuga de Segovia (1981) eta Juan Ortuste eta Javier Rebolloren 7 Calles (1981).

80ko hamarkada 34 luzemetrai eta 94 laburmetrairekin loratzen da. 90ekoak inpaktu handia sortzen duten balore berrien agerpenaren ezaugarria du, gure sortzaile eta teknikoen itxaropena sortaraziz. Zuzendariak, aktoreak, musikariak eta abar Espainiako ekoizpen gune nagusietan apreziatuak dira eta bertara erakarriak. Edonola Euskal Herrian ekoizpen egonkorra dago, Euskal Telebistaren sorrerak ekoiztetxeen sorrera eragiten du eta pixkanaka-pixkanaka ikusentzunak indarra hartzen du, nahiz eta ekoizpen ideal batetik urrun egon, sormen jarraipena bermatzen duena.

AURREKOA objektibitatez begiratuz, orain arte gutxi egin dela ondoriozta daiteke, baina gure ondare zinematografikoa askoz oparoagoa da. Euskadiko Filmategia mugimenduzko edozein irudi gordetzen eta bilatzen saiatu da, hasierakoetatik, familiarrekoetara, industrialetara, ekoizpen propioa, euskaltasunari erreferentzia egiten dion kanpokoa, dokumentu historikoa, dokumentala, eta zinema orokorrean ahaztu gabe.

2.500.000 metro film eta 7.000.000 metroko euskarri bideografikoak bereizten dute oraingoa eta 1978an 600 metrorekin soilik hasitako 23 urteotako lana. 4.500 liburu espezializatuk, 19.000 aldizkarik eta 300.000 dokumentu inguruk osatzen dute gorde beharreko ondarea, egungo eta etorkizuneko belaunaldientzat.

Gure zinematografiaren hedapena, gure zinemagileena, gure ikusentzunezko historiarena, oinarrizko eta etengabeko lana izan da. Zerbitzuak, mugimenduzko imaginetan oinarritutako gizarte batean, ezinbestekoak dira gure kulturaren zati garrantzitsu bat ezagutzeko. Ikertzaileak, ikasleak, ekoiztetxeak, telebista kateak, zaindutako fondoak dituzte erreferentziatzat.

Euskadiko Filmategiak zainketa, gordetze eta balore handiko ondare baten hedapen behar bati erantzuten dio, komunikazioaren aroan.

(*)Peio Aldazabal Euskadiko Filmategiko zuzendaria da

Artikulu hau Argia aldizkariak (www.argia.com) argitaratua da bere 1832. alean


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia