euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Euskal hiztegi etnografikoa

13/06/2003

PUBLICIDAD

(Garan 2003-06-13an argitara emandako artikulua)

«Azalean nire izena agertzen da letra handitan, eta txikiagotan Xabier Mendiguren nire lankidearena, eta horretan, aseguru polizetan bezalaxe, letra txikiak garrantzi handiagoa du handiak baino», esan zuen atzo Juan Garmendiak, apaltasuna erakutsiz, Ikastolen Konfederazioak kaleratu duen «Hiztegi etnografikoa»ren aurkezpenean.

Joxean AGIRRE/Donostia. Euskal etnografiaren altxor guztiak liburukian nahiz multimedian biltzen dituen lan erraldoia aurkeztu zuen Ikastolen Konfederazioak, eta 2.500 sarrera, bederatzi monografia, bideoak eta argazkiak biltzen dituen lan erraldoia Juan Garmendiaren lanean oinarritzen bada ere, Xabier Mendiguren Bereziarturen laguntza eta Ikastolen Konfederazioko teknikari talde baten ordu askoko elkarlana behar izan da proiektuari buru emateko. Aurkezpena handikiro egin zuten Donostiako Koldo Mitxelenan, eta bi egileez gainera, bertan ziren azala egin duen Nestor Basterretxea; proiektuan lagundu duen Tolosako Udalaren izenean Antton Izagirre alkatea; Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko lehendakari den Joxerra Zubizarreta; eta Konfederazioko ikasmaterialen arduraduna, Iñaki Lekuona.

Egile nagusiak, Juan Garmendiak, hiztegigintzarako izan duen zaletasunaren berri eman zuen. «Nire doktoretza-tesia Lexiko etnografico vasco izan zen. Ezkogile baten semea naiz ni. Berrehun urtean gure etxean kandelak, katxoiak eta ezkobilduak egin ziren, eta mutikoa nintzelarik ohartu nintzen gauzak nola galtzen ari ziren. Hor sortu zitzaidan etnografia ikertzeko zaletasuna», esan zuen etnografo tolosarrak, eta ikerketan igaro dituen urteetako zertzelada zenbait kontatu zituen. «Nik badut liburu bat Berastegiko burdingintzaz eta zurgintzaz. Jakingo nuke pozik liburu hartan agertzen diren hitzetatik zenbat dauden bizirik. ++Hiztegi etnografikoa++ honekin bazterturik dauden hitz horiei hautsa kendu nahi diegu», jarraitu zuen.

El euskara, nuestro ultimo baluarte

J.A./Donostia. Nestor Basterretxea, quien ha diseñado la portada del diccionario etnográfico dirigido por Juan Garmendia y editado en formato de libro y CD-rom por la Confederación de Ikastolas, comenzó su breve intervención pidiendo disculpas por no tener la suficiente fluidez en euskara. «Yo lo perdí de niño. Soy de Bermeo y en Bermeo, aunque se hable un euskara macarrónico, todo el mundo lo habla, que es lo importante. La Guerra Civil me pilló muy joven y la Segunda Guerra también. Yo suelo decir que no toda la culpa es de Franco, aunque sí mucha, porque también yo tengo parte de la culpa y vivo esa carencia como un pecado mortal», dijo el escultor quien ensalzó la labor de personas como Juan Garmendia, «porque es una forma de revitalizar el euskara. Yo no sé si es porque no sé, pero daría la vida por el euskara, porque el euskara es lo último que hay que perder, es el último baluarte que nos quedaría en una guerra», prosiguió Basterretxea.

«Todos los que en este país están trabajando en favor del euskara están haciendo una labor muy importante, mucho más importante que toda la política. La colaboración mía ha sido muy modesta, porque diseñar una portada no es una gran hazaña. Pero sí me llevó algún tiempo, porque quería hacer una cosa alegórica. La aportada representa un amanecer, el amanecer de nuestra lengua», concluyó.

Los promotores del Diccionario etnográfico definieron la obra como «la esencia de la labor investigadora que ha realizado el etnógrafo tolosarra a lo largo de medio siglo» y recoge en 2.500 entradas buena parte del material estudiado en cerca de 60 libros de Garmendia así como en otros de Barandiaran o Azkue.

En formato multimedia, el diccionario incluye vídeos realizados con el autor y con personas relacionadas con diferentes oficios en trance de desaparición.


[a los dos días de publicado el artículo antecedente, la calificación por parte de Néstor Basterretxea de ++euskera macarrónico++ al practicado en Bermeo ha merecido la siguiente respuesta del reconocido estudioso y filólogo Gotzon Garate en el mismo diario, el 15-06-2003. Hona Gotzon Garateren arrapostua]

BERMEOKO EUSKARA

Gotzon Garate. Ez da izango euskaldunik, Nestor Barrenetxea maite ez duenik. Alde batetik artista bikaina da, aditu guztiek esaten dutenez. Eta bestetik bere burua beti Euskal Herriaren alde agertu du.

Eta bermeotarra da. Bermeotarrek eta ondarrutarrek badute ukitu berezi bat. Guk, Debako ibarrekoek esaten dugun bezala, badute gatza eta berakatza.

Eta honatx egun (03.06.13) Gara-n Nestorri berari irakurri dizkiodan lerrook: «Soy de Bermeo y en Bermeo, aunque se hable un euskara macarrónico, todo el mundo lo habla». Dudatxoa egiten dut azken hitzokin: «todo el mundo lo habla». Egia balitz, poz handia hartuko genuke euskaltzale guztiok.

Beste hitzokin, berriz, «aunque se hable un euskara macarrónico» ez nator bat inola ere.

Euskal Herrian badira uste oker batzuk, euskarari kalte handia egiten diotenak. Horietako bat da Bizkaiko euskara Gipuzkoakoa baino eskasagoa dela. Guk, filologia karrera egin genuenok, eta etengabe zazpi probintzietako baserrietan gabiltzanok, badakigu uste hori ez dela egia.

Estrukturaz, egituraz denaz bezainbatean, bizkaierak ez die beste euskalkiei inongo zorrik. Erakusleak (Deiktikoak), erreflexiboak, intentsiboak, bizkaieraz egiten dira egungo egunean ongienik; garai batean Leizarragak eta Axularrek egiten zuten bezala. Bizkaierak eutsi egin dizkie probintzia batzuetan galdu egin diren molde horiei.

Eta beste uste oker bat: bizkaieraz egiten den barrutietan Bermeon eta Eibarren egiten omen da euskararik kaxkarrena. Behin eta berriz entzun eta azkenean batzuek sinetsi egin dute egia dela. Oraindik, baina, inork ez digu arrazoi bat eman hori frogatzeko.

Bermeon eta Eibarren erdal hitzak sartzen dituztela! Eta zer? Orduan ingelesa da hizkuntzarik txepelena, etengabe atzerriko hitzak bereganatzen baititu. Estruktura puskatzen ez den bitartean, euskara zolia da, ona, akatsik gabea. Eta horrelakoa da Bermeoko eta Eibarko euskara. Euskara zalua, aberatsa, guztitarakoa.

Eta bestalde, Bermeon badira, beste edozein euskal herritan bezala, han bertan bakarrik erabiltzen diren hitzak eta esamoldeak. Hori ikusteko han egonalditxo bat egitea aski da. Eta han bizitzeko aukerarik ez baduzu, irakur ezazu Begoña Bilbaoren lan aipagarria: Bermeoko berba eta esamolde kresaltsuak.

Bermeoko euskarari buruz esaten diren txotxolokeriek, hango euskara belzteko, kakanahasteko eta gutxiesteko bakarrik balio dute. Eta euskarari bizkarra emateko. Jendeak bere baitan hauxe esaten du: «Gure euskara kakazaharra bada, bota dezagun bazterrera». Zoritxarrez, bizkaitar batek baino gehiagok egin du hori bizkaierarekin.

Batek behin esan zuen euskal filologo gehiegi zegoela bazterretan. Nik alderantziz hauxe esaten dut: gutxiegi daude. Ez dago Euskal Filologia ikasi duen bat ere bizkaiera zoragarria dela eta Bermeoko eta Eibarko euskara goi-goiko mailakoak direla ez dakienik. Eta hori frogatzen badakite.

Behin gizon bati Eibarko euskara mendratzen, gaitzesten entzun nion. Markinako euskara, berriz, oso goian ipintzen zuen. Ni Markinako baserrietan bizi izan naiz eta hango euskara ona dela badakit. Eibarko euskara ere umetatik entzun nuen, ordea, eibartarrekin harremanetan bizi baikinen.

Gizon horri honelaxe esan nion: «Adiskide, zuk Markinako euskara oso ona dela diozu eta Eibarkoa oso txarra. Esaidazu, mesedez, zertan bereizten dira Eibarko eta Markinako euskara?». Isil-isilik gelditu zen. Ez zen gauza izan, ezertxo ere esateko. Izan ere, biak oso elkarren antzekoak dira. Eibarren erdal berbaren bat gehitxoago sartzen dutela? Horrek indarra ematen dio euskarari. Euskararen osasuna ez dago lexikoan. Ahal dugun lexikorik euskaldunena erabil dezagun, baina euskararen oinarria estrukturan dago.

Zorionez, filologia ikasi dutenak etengabe zabaltzen ari dira egia hau: tradizioari eutsiz, eguzkiz-eguzki euskaraz egiten dutenen euskara guztiz da joria, noranahikoa, mardula, erdal hitzak sartu arren. Hori egia da bai Bermeon, bai Tolosan eta bai Larrainen.


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia