euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Egunkariaren Alde Elkartea, «gezur handi bat eraisteko eta euskal kultura sustatzeko»; inputatutakoek laguntza eskatu diote gizarteari, eta Europara joango direla iragarri (Gara-n)

21/02/2005

PUBLICIDAD

«Egunkaria auzian» inputatu eta auzipetutakoek Egunkariaren Alde Elkartea osatu dute, beren aurkako epaiketa prestatu eta euskal kulturaren alde egiteko. Atzo aurkeztu zuten elkartea, Andoainen egin ekitaldian, «Euskaldunon Egunkaria»ren itxieraren bigarren urtemugan. Joan Mari Torrealdaik Europara joateko asmoa iragarri zuen, gizarteari laguntza eskatu zion eta helburu nagusi bat mahairatu zuen: «Gezur handi hau eraitsi behar dugu».

Andoain, Gipuzkoa. Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epailearen aginduz itxi zuen Guardia Zibilak, atzo bi urte, “Euskaldunon Egunkaria”, eta hamar lagun atxilotu zituen: Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Xabier Oleaga, Pello Zubiria, Xabier Alegria, Inma Gomila, Fermin Lazkano, Luis Goia eta Txema Auzmendi. Handik zortzi hilabetera, 2003ko urriaren 16an, Martin Ugalde Kultur Parkearen eta Egunkaria SAren aurkako operazioa agindu zuen epaile berak. Guardia Zibilak beste zortzi herritar hartu zituen preso: Mikel Sorozabal, Joanmari Larrarte, Joxe Mari Sors, Mikel Arrizabalaga, Javier Legarra, Mikel Azkune, Amando Hernández eta Angel Ramón Díez. Handik lau egunera Enekoitz Etxeberria abokatua atxilotu zuten.

Hori guztia eta gehiago ekarri zuten gogora Martin Ugalde Kultur Parkean eginiko ekitaldian; baina, batik bat, Egunkariaren Alde Elkartea aurkezteko baliatu zuten atzo egindako ekitaldia.

Torrealdaik berak azaldu zizkien han bildutakoei ­tartean ziren ordezkari politikoak, sindikatuetakoak eta gizarte eragileetakoak­ elkarte horren nondik norakoak. «Duela urtebete pasatxo hasi ginen biltzen auzipetutakook eta inputatutakook, eta kultur elkarte gisa eratzea erabaki genuen. Gure helburua ez da zauriak miazkatzea eta iraganari begiratzea, baizik eta gure etorkizuna prestatzea:etorriko den epaiketa landu, batetik, eta euskal kulturaren alde lan egin, bestetik», azaldu zuen Egunkaria SAko Administrazio Kontseiluko lehendakari ohiak.

Epaiketan zer lortu nahi duten ere agertu zuen: «Euskal kulturaren inguruan osatu duten gezur handia eraitsi».

Disidentzia eta terrorismoa

Izan ere, bere aburuz, Jose María Aznar presidente zela Gobernu espainolak gezurrak erabili zituen hainbat jarduneta- rako: «Irakeko gerran, martxoaren 11ko atentatuetan ETA-ren parte-hartzeaz eta ‘Egunkaria’ ixteko...».

«‘Egunkaria’ ez da legez kanpokoa izan, eta gu ez gara ETAren morroi izan, ez gara bere zerbitzura egon. Frogarik gabe itxi zuten, Poliziaren susmoetan bakarrik oinarrituta», nabarmendu zuen Torrealdaik, eta honakoa gaineratu: «Euskal Herrian, heterodoxia politikoari eta disidentziari ‘terrorismo’ deitzen zaie».

Elkartea irekia dela argitu zuen, eta hiru bazkide mota finkatu dituztela:ohorezkoak, osoak ­auzipetu eta inputatuak dira horiek­ eta bazkide lagunak. «Azken horien artean zaudete zuek, euskaltzaleok, adierazpen askatasunaren aldekook, as- katasun demokratikoen alde-kook... Guztien laguntza behar dugu, zuen ekarpen eta proposamenak, zuen dirulaguntzak... Denon artean, Europaren aurrean agerian utzi behar dugu inkisizio hau, sorgin ehiza hau, eta euskal kulturaren izen ona defendatu egin behar dugu».

Horretarako, bideoa osatu dute Europan zabaltzeko. «Web orrialdea ere zabaldu dugu, www.egunkaria.info, eta hor izango duzue gure berri», agertu zuen Torrealdaik.


«SI QUEREMOS NUEVOS TIEMPOS, HAY QUE APARCAR LOS VIEJOS»

M. J./Andoain. Antes de que Joan Mari Torrealdai tomara la palabra, el que fuera consejero delegado de Egunkaria SA, Iñaki Uria, volvió a denunciar lo acontecido hace dos años: «Aquel día los vascos sentimos impotencia y rabia ante una actuación llevada a cabo sin fundamento jurídico alguno, sin pruebas, con acusaciones falsas. Detuvieron a 20 personas, cerraron y bloquearon empresas, hubo malos tratos y se interpusieron cinco denuncias por torturas, sin olvidar que se conculcaron y secuestraron la libertad de expresión y el derecho a la información».

A consecuencia de las dos operaciones policiales ordenadas por el juez Juan del Olmo y de las posteriores actuaciones judiciales, Iñaki Uria aseguró que «‘Egunkaria’ está destruido, liquidado, muerto y enterrado».

Tras censurar la política del PP y del Ejecutivo Aznar, dijo que tras la victoria del PSOE el pasado 14 de marzo y su posterior llegada al Gobierno español «se creó cierta esperanza. Pero el nuevo talante y la sonrisa, por ahora, no se han concretado en nada». Así, recordó la vigencia del pacto PP-PSOE, el juicio que se está celebrando por el «caso Jarrai-Haika-Segi» y que las actuaciones relacionadas con el macrosumario 18/98 siguen adelante.

Por esa razón, Uria llamó a participar en la manifestación convocada para el día 26 en Bilbo por la plataforma 18/98+. Y aprovechó el acto para hacer un emplazamiento al Gobierno de Zapatero: «Si queremos nuevos tiempos, debemos dejar de lado los viejos».

(2005-02-21ean Gara-n argitara emana)


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia